Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

Sozial segurantza Jaurlaritzaren eskumena?


Sozial segurantzaren kudeaketa ekonomikoa pausoz pauso eskualdatzeko Jaurlaritza gogoetatzen ari da, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez. Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, sozial segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eskualdatzeko negoziatzen ari dira. Euskadiko autogobernu sailburuaren ustez, Espainiako Gobernuan orain arte "tabu" zen gai bati buruz hitz egitea seinale ona dela...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

Erkidegoan gutieneko soldata negoziatzen


Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia eta Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusia, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu dira. Euskal Autonomia Erkidegoan gutieneko soldata propioa negoziatzeko eta adosteko, sindikatuetako bi buruzagiek lehendakariari eskatu diote Confebask, euskal enpresarien konfederakuntza presionatzea.

...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

EH Bilduk Aberri Eguna Iruñean ospatuko


EH BildukAberri Eguna datorren apirilaren 20an, Iruñean ospatuko du. Ohi den bezala egitarau zabala prestatu du. Manifestazioaren ondotik, Aberri Eguna ekitaldi politiko batekin burutuko da eta ondotik bestari tartea emanen zaio. Kale-animazioak izanen dira, trikitilari, gaitero eta erraldoiekin, Kuxkuxtu txarangarekin eta dantzekin. Gazteluko plaza izanen da bestaren erdigunea. Arratsaldean, Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak iraganen dira. Bestalde...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

Erkidegoan 859 atzerritar adingabe artatuak


Nerea Melgosa Jaurlaritzako sail buruak Espainiako Gobernuari jakinarazi dio Euskal Erkidegoak 859 adingabe migratzaile artatzen dituela. Adingabeak hartzeko lekuen kopurua 1.939koa da, atzerritarrak izan edo ez. Nerea Melgosa sailburuak, espainiar estatuan diren gainerateko erkidegoei "erantzun kidetasuna" eta "dagokien lana" egiteko eskatu die, Euskadi dagoeneko egiten ari delako. Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek hartu duten arduraren gisara, atzerritar adingabeen...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

Mikro-algak Donostiako Kontxan


Euskal unibertsitateko ikerketa batek baieztatu du mikro-alga toxikoa izan daitekeela Kontxako badian, Ostreopsis generokoa. Hala ere, ikertzaileek diotenez, alga horien emendatzea ez da kezkatzeko modukoa, ez du baitezpada erran nahi bainatzea arriskutsua denik. Dena den, neurketak egiten jarraitzea gomendatua da. Ostreopsis sakonera ttipiko uretan bizi den alga mikroskopiko bat da. EHUko Ibai Ekologia ikerketa-taldearen arabera, ugariagoa da Ondarretako hondartzan...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a

Deklaratu gabeko lana


Euskal Autonomia Erkidegoko Produktu Gordinaren %10,7a izan zen 2022an deklaratu gabeko lana, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakinarazi datuen arabera. Sektore batzuetan, aitortu gabeko ekonomia hori %25ekoa da merkataritzan, garraioan eta ostalaritzan. Halaber horien atzetik daude eraikuntza (%23,5) eta higiezinen aktibitateak (%16,6). Deklaratu gabeko ekonomiak sortu balio erantsi gordina aitzineko neurketa baino 1.803 milioi euro gehiagokoa da.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016