Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a

Osasungintza

400 medikuk izena eman dute Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan. Epea apirilaren 4an ireki da, eta astebetean ehunka galde igorriak izan dira. Hautagai gehienek osasun sisteman jadanik lan egiten dute. Deialdiak guzira 143 toki ukanen ditu: 108 orotako medikuntzan, 18 pediatrian, 12 ospitalez kanpoko psikiatrian eta 5 ospitalez kanpoko haur psikiatrian. Toki horien zabaltzearen helburua da bereziki zailak diren osasungintzako lanpostuak...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a

Irun: Oiasso museoa irekia

Irunen 1996an aurkitu terma erromatarrak estreinatuak izan dira. Oiasso Museoaren eskaintza kulturalaren parte izanen dira. Terma erromatarretarako 3.500.000 euroko aurrekontua bideratu da. Diru horrekin, museoaren eraikina handitu da. Hain zuzen ere, espazio berri bat zabaldu da, museoa eta termak lotzen dituena, hondakinen gainetik doan pasabide metaliko batekin bidea egin da. Bestalde, museoa digitalizazio prozesu betean...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a

Okupazioak

Espainiako estatuan legez kanpo okupatu 20.000 etxebizitza salgai dira, horietan 150 Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta 68 Nafarroan. Okupatu egoitza gehienetan lehengo jabeak bizi dira eta bankuen esku dira. Baina okupatu etxeak salgai diren iragarkien gibelean errealitate ezezagun eta gogorra gordetzen da, zorrak edota hipotekak ordaindu ezin duten pertsonen bizia. Etxegabetzeen kontrako plataformek salatzen dute praktika espekulatzailea.

...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a

Euskadi: berotegi efektuko gasak murriztuak

Euskadik gasa isurketak %33z murriztu ditu eta trantsizio energetikorako 2.000 lanpostu sortu ditu. Eusko Jaurlaritzak berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak gainditu ditu eta inbertsio jasangarrietan 400 milioi baino gehiago bideratu ditu. Eusko Jaurlaritzaren azken txostenak (2021-2024) erakusten du, 2005 urtearekin konparatuz, berotegi-efektuko gasen isuriak %33z murriztu direla. Aurreikusitako %30eko helburua gainditua izan da. Planak eragin...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a

Euspel ertzaintzako sindikatuak poliziakide gehiago eskatzen

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak negoziazioak hasi ditu 2030ean Ertzaintzaren plantillan 8.000 poliziakide gehiago izan daitezen. Hala iragarri du Bingen Zupiria sailburuak Jaurlaritzako gobernu kontseiluaren ondotik. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ertzainen kopurua 8.000ra emendatzeko akordioa bultzatuko duela iragarri du. Euspel sindikatuak horren alde egin badu, aldi berean ez dela nahikoa adierazi du, 9.000 poliziakide izatea aldarrikatu du.

Bingen Zupiria Segurtasun...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 24a

Ertzainen soldata emendatua

ErNE, ESAN eta SiPE sindikatuek martxoaren 14an Ertzaintzaren Negoziazio Batzordean sinatu zuten 2025-2028ko Akordio Arautzailea. Hitzarmenaren ondorioz, gaurdanik, ertzain bakoitzak gutienez hilabetero 350 euro gehiago eskuratuko ditu, 2028ra arte adostu diren onuren bitartez.

Euspel sindikatuko ordezkaritza araudi aldaketak bozkatzean abstenitu da. ErNE, Esan eta Sipe dira akordio hori sinatu duten hiru sindikatuak. "Ez gaude ados mamiarekin edo formarekin, eta gure jarrerak argi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016