Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Euskal ekonomiaren egoerari buruzko azalpenak eman ditu. Aurtengo urterako hazkunde aurreikuspena %2,1ekoa izanen dela berretsi du, baina hamarren bat apaldu du 2026koa (%1,7), muga zergek sortu dituzten kalteengatik eta Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gerlengatik. Sektorerik kaltetuena industria izanen omen da, kanpoko lehiak duen eraginaren ondorioz.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Batuz Aldatu adostasun sozialaren Talde Eragileak euskararen biziberritzearen aldeko itun soziopolitiko berriaren oinarriak aurkeztu dituzte ekainaren 20an, eta adierazi dute "ezagutzaren unibertsalizazioa eta erabilerarako baldintzak bermatzea" direla hizkuntza-politiketan baitezpadakoa den jauzia egiteko gakoak. Euskal Herri osoko 110 bat elkarte, fundazio, enpresa eta sindikatu dira Batuz Aldatu dinamika osatzen dutenak.
Proposamena garatzeko...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
EAJk Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko ekinbide bat aurkeztu du, lan eskaintza publikoetako euskara eskakizunei "segurtasun juridikoa" emateko xedez. Proposamenaren arabera, nahitaezko indizea ezabatua izanen da, eta erakunde bakoitzaren esku geldituko da lan eskaintza publikoetan euskara eskakizunak ezarri behar diren ala ez, eta hauek nolakoak izanen diren ere. Ekimena EAJ alderdikoek bakarrik aurkeztu dute, ez baitira ados jarri ahal izan PSE-EErekin.
Egitasmoaren xehetasunak...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
Impunes - BVE Batallon Vasco Español talde parapolizial bat izan zen, 1975etik 1983ra berrogei lagunetik gora hil eta dozenaka atentatu egin zituena, inpunitate osoz, euskal herritarren kontra. Aurten 50 urte bete dira hura sortu zutela, eta Iñaki Egaña ikerlariak liburu bat idatzi du: Impunes (Txalaparta). Liburuak xeheki azaltzen du gerra zikinaren egitura hura nola sortu zuten, Espainiako Estatuak nola finantzatu zuen eta disidentzia zigortzeko zer...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
Karmele, Asier Altunaren film luzea, urriaren 10ean estreinatuko dute zinema geletan. Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy aktoreak dira bi protagonistak, eta musikak presentzia handia du obran.
Asier Altunak idatzi eta zuzendu duen film hau "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uribe idazlearen eleberrian oinarritua da. Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren egiazko bizitzak kontatzen ditu.
Zuzendariak hola aurkeztu du filma: "Karmele kulturak, musikak eta arteak...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a
Franko 1975eko azaroaren 20an hil zen, baina Espainiako Estatuak indarkeria sistematikoki erabiltzen segitu zuen, inpunitate osoz. Honen adibide dira 1976ko martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko uztailaren 8an Iruñean gertatu ziren sarraskiak.
Gertakari haiek gogoan, ekinbide bateratua aurkeztu dute Gasteizko Martxoak 3 eta Iruñeko Sanferminak 78 Gogoan elkarteek, Memoria Demokratikoari buruzko 22/2020 legea baliatuz. Urrats honen bidez, bi elkarteen ordezkariek Espainiari galdegin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016