Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

2025-2030 Mugiment Ekintza Plana

Eusko Jaurlaritzak 2025-2030 Mugiment Ekintza Plana aurkeztu du. Honen helburua izanen da herritarren jarduera fisikoaren maila hobetzen laguntzea eta jendartean ongizate integrala eta osagarria sustatzea.

Planaren metodologia osoki parte-hartze bidezkoa eta dinamikoa dela azpimarratu du Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Beraz, EAEko jarduera fisikoaren sustatzaile guziak gomitatuko dituzte Mugiment Ekintza Planean parte...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

Kepa Anabitarte zendu da

Kepa Anabitarte (Pasaia, 1934), frankismo denboran euskal sindikalismoaren ikurra izandakoa zendu da. Gaztea zelarik abiatu zuen militante ibilbidea, ELA sindikatuan, eta horregatik, erbesteratu behar ukan zuen. 70eko hamarkadan Euskal Sozialisten Biltzarra (ESB) sortu zuen.

Anabitarte Euskal Herriaren askatasunaren alde bermatu da bizi osoan. Familia euskaldun eta abertzale batean sortu zen, Trintxerpe auzoan. Han murgildu zen langile borroken eta zapalkuntza gogorraren...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

Irungo terma erromatarrak 1996an aurkitu zituzten, eta joan den astean zabaldu dituzte, publikoak ikusteko gisan. Oiasso Museoaren eskaintza kulturalaren parte izanen dira.

Zabaltze ekitaldi instituzionala apirilaren 11n egin dute politika-kargudun andanaren presentzian. Arkeolanen sortzaile eta Oiasso Museoaren sustatzaile izen zen Jaime Rodriguez Salinen familiak ere parte hartu du ospakizunean.

3.500.000 euroko aurrekontua bideratu dute terma erromatarretara. Diru horrekin,...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

Greba egun gehiago irakaskuntzan

EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan greba egun gehiago izanen direla jakinarazi dute Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Maiatzaren 12tik 16ra lanuzteak eginen dituzte irakasleek. Mugimendua segitzeko arrazoiak azaldu dituzte sindikatuen bozeramaileek. Hauen arabera, Hezkuntza Sailak helarazi dien azken proposamena ez da nahikoa, eta "eduki, zehaztapen eta bermeak" falta dira.

Joan den urtarriletik daramaten protesta mugimenduak iraun duen denboran Hezkuntza Sailak ukan...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

Euskararen kontrako oldarraldia

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legea garatzen zuen dekretuaren zenbait artikulu baliogabetu ditu, PPren galdeari men eginez. Ezeztatuak izan diren artikuluek udaletxeetan euskararen erabilpena lehenetsi behar dela zehazten zuten. Beraz, hemendik aitzina Herriko Etxeek ez dute beren lana euskara hutsean egiteko ahalik ukanen, langile guziak euskaldunak izanik ere.

Erabakiaren kontra agertu dira UEMA, Euskalgintzaren Kontseilua eta LAB sindikatua, bertzeak bertze. Kontseiluak...

Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

Aberri Eguna

Euskal Herria Batera plataformak Aberri Egun bateratua ospatzeko ekitaldi kulturala egin du apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen. Alderdi eta sindikatu abertzaleen eta eragile sozialen ordezkari anitzek erantzun diote deialdiari eta EAJ eta EH Bildu alderdiek ordezkaritza zabala izan dute ospakizunean.

"Zer garen ospatu eta zer izan nahi dugun aldarrikatzeko" xedez antolatu ekitaldia sokadantza batekin abiatu da. Hor agertu dira, eskuz esku, bertzeak bertze, Eusko Legebiltzarreko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016