Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a

Euskalgintzaren Kontseilua kezkatua

Euskalgintzaren Kontseilua harritua eta kezkatua agertu da euskalgintza soziala Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi dutelako. Ekainaren 1ean bildu zen lehen aldikoz aholku batzorde berritua, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, eta Kontseiluak ez du ulertzen batzordeko 27 kideen artean gizarte ekimeneko euskalgintzako ordezkaririk ez izatea.

Kontseiluak oroitarazi du euskalgintza sozialak barne hartzen dituela euskararen biziberritzerako funtsezko sail anitzetan ari diren...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a

Eskola jazarpena

Bilboko ikastetxe bateko ikasle batek bere ikaskideen jazarpena pairatu zuen 2022-2023 ikasturtetik aitzina: erasoak, irainak eta umiliazioak egin zizkioten, eta baztertua izan zen, eskolan eta eskolatik kanpo. Biktimaren familiak ikastetxeari jakinarazi zion zer gertatzen zen, baina kolegioko arduradunek ez zuten deus egin neskatoa gerizatzeko. Familiaren abokatuak baieztatu du “eskola jazarpen argia” izan zela. Horregatik, familiak 150.000 euro galdegin dizkio hezkuntza zentroari,...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a

Eraikuntza

Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari. Mailegu honi esker, eraikuntzako material jasangarri berriak ekoizteko lantegi berri bat plantan ezartzeko beharrezko diren inbestimenduak sustatu ahalko dira.

Gainera, Europako Inbertsio Bankuak Ulma taldea lagunduko du bere eraginkortasun energetikoa hobetzen, deskarbonizazio eta jasangarritasun estrategia bultzatuz. Inbestimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan eginen dira.

Bi...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 10a

CAFek Solarisen %100 bereganatu du

Sodena Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak Solaris Bus & Coach enpresan zuen %2,67 erosi du CAF tren ekoizleak, eta ondorioz, autobus jasangarrien garapenean eta ekoiztean espezializatua den enpresaren %100 kontrolatuko du. 0 emisioko hiri mugikortasunean aitzindaria da Solaris.

CAFek lantegi bat badu Castejonen. Handik garatzen ditu autobusekin lotuak diren jarduerak eta trenbideen arlokoak. Gainera, taldearen parte den Orbital Critical Systemsen bidez dago Nafarroan....

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 03a

Emazteak lan munduan

Euskal gizarteak azken 40 urteetan bizi ukan duen aldaketa izan da emazteen sarrera lan munduan. Euskal Autonomia Erkidegoan 80ko hamarkadan, lanbide ordaindua zeukaten emazteak ez ziren anitz. 1985ean, enplegu bat zeukaten guzien %28a bakarrik emazteak ziren. Kopurua urtez-urte goratuz joan da, 2024an landunen %48a lortu arte. Lau hamarkadaren ondoren, ordaindu lanpostu batekin 340.000 pertsona gehiago daude; hots 652.000 izatetik 993.000 izatera pasatu da. Lanpostu berrien %86a (293.000)...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 03a

Ibilgailu elektrikoen erosteko laguntza

Eusko Jaurlaritzak ireki du "Moves III 2025 programaren" diru laguntzak eskatzeko epea. Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektrikoak erosteko 7.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu, webgunearen bidez hautagaitza pausatu behar da. Orotara 14,9 milioiko aurrekontua da, 8,4 milioi ibilgailu elektriko berriak erosteko eta 6,5 milioi kargatze guneak instalatzeko. Aurreikuspenen arabera, programa horri esker Euskadin 2.000 ibilgailu elektriko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016