Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a

Aralar natura parkea kudeatzeko plana

Urteetako gatazkari bukaera emateko asmoz, Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak Aralarko natur parkea datozen 10 urteetan kudeatzeko plana adostu da. Besteak beste, finantzazio eredua zehaztu da eta aurreikusi da estrategikotzat jotako hiru mendi bide zabaltzea. Akordioak Aralarko parke naturalaren oreka bilatzea du helburu eta bereziki abeltzaintza zaintzea. Aritzagako bidea egokitzea eta Elutxeta eta Pagabe inguruko larreetarako bide berriak zabaltzeko xedea da....

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 15a

Jonan Fernandez, EAJren aholkulari

Jonan Fernandez, aitzineko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zena izendatu dute EAJren aholkulari izateko Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakari ohiaren konfiantzazko gizona izanez, hark Bake eta Bizikidetza idazkaritza zuzentzeko hautatu zuen 2013an. 2017tik 2020ra, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza izena hartu zuen bulegoaren buruzagitza segurtatu zuen. 2020ko urrian Lehendakaritza...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 15a

Euskara eskakizuna Nafarroan

Nafarroako Gobernuak onartu du lanpostu elebidunak emendatzeko foru dekretua. Beraz, euskararen ezagutza galdegina izanen da bertze 258 lanpostutan. Neurri honi esker, %3tik %5era handituko da Nafarroako Gobernuan hizkuntza eskakizuna duten lanpostuen kopurua. Euskarabidea Euskararen Nafar Instituzioaren ustez, hau urrats garrantzitsua da euskarazko arretari dagokionez.

Joan den astean indarrean sartu den dekretua joan den urtean gobernuko departamentu bakoitzak onartu zuen hizkuntza...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 15a

Parke eoliko bati ezezkoa

Eusko Jaurlaritzak ez dio baimenik eman Laminorian (Araba) parke eolikoa eraiki nahi zuen Aixeindar sozietateari. Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan zortzi haize errota ezartzeko xedea zuen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian maiatzaren 7an argitaratu den ebazpenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Deskarbonizaziorako zuzendariak erabaki du administrazio baimena ez ematea.

Iragan martxoan, Eusko Jaurlaritzak kontrako ingurumen-inpaktu adierazpena eman...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 15a

"Deskarboniza 2025" plana

Euskadik urrats berria eman du industria jasangarriagora heltzeko bidean "Deskarboniza 2025" planari esker. Plan honek industria-sektorearen emisioak murrizteko helburua du, autokontsumoaren eta teknologia garbien aldeko apustua eginez. 400 milioi euroko zuzeneko laguntzekin eta 1.200 milioiko inbestimendua sortzeko helburuarekin, lankidetza publiko-pribatuko ekimena.

Programaren helburuen artean daude energia eraginkortasuna hobetzea, autokontsumoa sustatzea eta hidrogeno berdea eta...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 15a

Iratxe Sorzabal kargugabetua

Iratxe Sorzabal 1995ean Irunen izan atentatu batez akusatua zen, baina joan den astean Espainiako Auzitegi Nazionalak kargugabetu du. Gainera, Espainiako justizian bere ebazpenean aitortu du Sorzabali "tratu gizagabea" eman ziola Guardia Zibilak 2001eko martxoan atxilotu zuelarik. Akusatuak Irungo ekintzan parte hartu izana idatziz aitortu zuen, baina oraingoan epaiak onartu du idatzi hori "zuzenbideari begira" baliogabea dela, akusatuaren oinarrizko eskubideak urratuz, hots, elektrodoen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016