Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a
Mondragon Unibertsitateak, datorren ikasturtean bost titulu ofizial berri eskainiko ditu. Mondragon Unibertsitateak 2025-2026ko ikasturtean bere eskaintza akademikoa zabalduko du eta bost titulu ofizial berri (gradu bat eta lau master) eskainiko ditu, bai eta diploma berriak. Gaur egun, Mondragon Unibertsitatean 7.000 ikasle baino gehiago ari dira ikasketa ofizialak egiten (graduak, masterrak eta doktoregoak), horietatik 2.400 berriak dira. Urtero 8.000 profesionalek baino gehiagok...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a
Alberto Martinez Osasun sailburuak, Monica Garcia Espainiako Osasun ministroari gutun bat igorri dio, euskararen ezagutza osasun formakuntzara sartzeko azterketetan kontutan hartua izan dadin. Irakurtzen ahal da: "Pertsona bat bere ama hizkuntzan artatzeak konfiantza azkartzen du, trabak gutitzen ditu, atxikimendu terapeutikoa indartzen du, eta nolazpait kultur mugak gainditzen ditu. Horrek guziak arreta seguruagoa, eraginkorragoa eta humanizatuagoa dakar, baita aurrerapausoak ere, hizkuntz...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a
Euskal Eskola Publikoaren besta Urduñan ospatu da, 32. urtez, "Lurra, herria, eskola errotu" lelopean. Horren bidez, bertan lurrean eta herrian txertatuta dagoen hezkuntza-eredu publikoa aldarrikatu dute.
Besta lau gunetan antolatua zen, emanaldi ugari eta jarduera anitz egiteko aukera izan da. Egun handia igandean izan bada ere, larunbatetik hasia zen festa giroa. Urduñara joateko, garraio publikoa erabiltzeko...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Lekarozen 200 luxuzko apartamendu, golf zelai bat eta lau izarreko hotel bat eraiki nahi zituen Palacio de Aroztegia SM enpresak. Hirigintza proiektu horren kontrako kanpaldi bat izan zen 2021eko apirilean, eta mobilizazio hartan parte hartu zuten zazpi baztandarren kontrako auzia iragan da joan den astean Nafarroako Justizia Auzitegian. Akusatuei lanak trabatzea eta geldiaraztea leporatzen diete. Orotara, 20 urteko presondegi zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen ditu...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Parke eoliko bat errefusatua - Eusko Jaurlaritzak errefusatu du Euskal Haizie enpresak Enkarterrin eraiki nahi zuen parke eolikoa. Gobernuak ingurumen eraginari buruzko kontrako adierazpena eman dio proiektuari, eremuko faunan eta floran eragin kaltegarriak lituzkeelako.
Egitasmoa gauzatu balitz, zortzi haize errota eraikiak izanen ziren Sopuerta, Artzentales, Zalla, Gueñes, Muskiz eta Galdamesko lurretan. Zehazki, zentral eolikoa Mello eta Alen mendia lotzen dituen...
Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a
Guggenheim Urdaibai Stop! Plataformak jakinarazi du Hezeguneetako Mediterraneoko Aliantzak "alerta gorria" ezarri diola museo proiektuari. Sare honek 18 herrialdetako 30 kontserbazio eta ikerketa erakunde biltzen ditu eta Mediterraneoko hezeguneak eta ibaiak gerizatzeko, berrantolatzeko eta molde jasangarrian erabiltzeko lan egiten duten jendarte zibileko erakundeei eta ikerketa taldeei laguntza ematen diete.
Halaber, Mediterraneoko Aliantzako kideek hiru gutun sinatu dituzte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016