Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a

Hego Euskal Herriko parlamentuek Israelen jokamoldea gaitzetsi dute

Eusko Legebiltzarrak, gehiengo zabalarekin, irmoki eta ahoan bilorik gabe deitoratu du Israelgo Estatua Gazako herritar zibilen kontra egiten ari den genozidioa, eta Palestinarentzat "€œondorio suntsitzaileak" dituela adierazi du. Nafarroako Parlamentuak, berriz, PSNren mozio bat onartu du, Israelgo Estatua egiten ari den genozidioa gaitzesteko, eta eskualdean su-eten iraunkor eta egiaztagarria berehala ezartzea eta zibilen kontrako indarkeria mota guziak gelditzea...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a

Iratxe Sorzabalen kargugabetzeari helegitea

Fiskaltzak helegitea pausatu dio Iratxe Sorzabal kargugabetu zuen Audientzia Nazionalaren maiatzeko erabakiari, eta auzia berriz egitea galdegin du. Duela bi aste, Auzitegi Nazionalak onartu zuen frogatua zela auzian akusatuari "€œtratu ankerrak" eman zizkiotela 2001eko martxoan arrastatu zutelarik, eta horien ondorioz hartu zuela bere gain Irungo atentatuaren eta bertze batzuen erantzukizuna. Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren Zigor Ataleko Batzordeak, ordea, gehiengo zabalez babestu du...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a

GALen biktimen omenezko erakusketa

Gogora Memoriaren euskal Institutuak GALen biktimei buruzko lehen erakusketa monografikoa antolatuko du larrazkenean, Baionako Monbar Hoteleko atentatua gertatu zenetik 40 urte beteko direla baliatuz. Denbora berean, GALen hiru faseak azaltzeko ekitaldia ere antolatuko dute: "€œGAL berdea”, guardia zibilek osatua; "€œGAL urdina”, poliziek osatua; eta "€œmertzenarioen GALa”

Bestalde, Gogorak bertze ekitaldi bat antolatzeko xedea du biktimen familiei ahotsa emateko....

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a

Egiaren garaia da

Nafarroako Gobernuak biktima gisa aitortu ditu Foru Erkidegoan tortura jasan zuten bertze 21 pertsona. Hori jakinarazi dute "€œEgiaren Garaia Da" dinamika osatzen duten Egiari Zor fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei onarpena eta erreparazioa ematen dien 16/2019 Foru Legearen gerizan egin dira aitortza hauek.

Haatik, Egiari Zor-ek eta Nafarroako Torturatuen Sareak ohartarazi...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a

Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki

Milaka lagunek parte hartu dute Gure Esku dinamikak "€œHerri libre bat. Euskal Herriak erabaki" lelopean ekainaren 7an Bilbon antolatu nazio mailako mobilizazioan.

Gure Eskuk egun osorako egitarau zabala prestatua zuen. Goizetik hasi dira animazioak: bertsolariak, musika, pailazoak, erraldoiak, herri kirolak, eta abar. Manifestaldia 17:30ean abiatu da eta Bilboko Autonomia karrika jendez eta ikurrinaz bete da.

Manifestaldia hiriko udaletxera heldu delarik, Josu Etxaburu...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 05a

Balea hezurrekin egin tresnak

Lekeitioko Santa Katalina kobazuloan egin aurkikuntza bati esker, 20.000 urte dituzten bale hezurrekin egin tresnak aurkitu dira, sekulan atzeman diren bale hezur zaharrenekin eginak. Tresnak eta armak duela 20.000 urte hondoratu baleen hezurrekin eginak dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016