Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 26a

Nork botako du txupinazoa?

Sanferminak hurbiltzen ari direla seinale, Joseba Asiron Iruñeko auzapezak jakinarazi du zein elkartek botako duen txupinazoa uztailaren 6an, nafar hiriburuko besten irekitzea iragartzeko.

Aurten Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak ukanen du ohore hori. 2025eko edizio honentzat, 20.045 iruindarrek baino gehiagok parte hartu dute bozketan, eta talde irabazleak bozen %52,85 erdietsi ditu. Sekula ez omen du hainbertze jendek bozkatu suziria nork jaurtiko duen hautatzeko. Plataformak...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a

Euskadiko industria plan berria

Euskadiko Industria Plan berriak kalitatezko enplegua sortzeko asmoz 15.900 milioi euro mobilizatu nahi ditu. Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak Euskadiren historiako pario handiena dela azpimarratu du. Gisa berean, erabaki ausartak hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du. Euskadiko Industria Plan berriaren baitan, Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro inbertituko ditu. Hori bakarrik ez, sektore pribatutik 12.000 milioi...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a

Euskadiko medikuen greba

Euskadiko medikuek bat egin dute espainiar estatuan deitua izan den grebarekin. Besteak beste, ordutegiak eta guardiak arautzeko eskatu dute. Donostiako osasun langileak protesta egiteko kanpora atera dira. Donostialdeko OSIko traumatologo Sara Lizeagak azaldu duenez lanuzteak jarraipen handiagoa izaten ari dira ospitaleetan eta kontsulta espezializatuetan.

...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a

San Migel Santutegiko atea Pasaiatik Aralarrerako bidean

Hainbat herritarrek "Erromesaldi herrikoia" egin dute, ekainaren 9tik 15era iragan dena. Aralarko San Migel santutegiko atea Pasaiatik, Albaola Itsas Kultur Faktoriatik, tenpluraino eramana izan da. Ate zaharberritua 2024ko urrian hautsia izan zen, eraso bandaliko baten ondorioz. Atea eramateko, ibilaldia zazpi etapetan egin da, atea artisau estiloan konpondua izan den lantegitik bere kokagunera arte. Atea idi-gurdiz eramana izan da, Albaolatik...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a

1975etik kontatutako sortze kopururik ttipiena

Eustatek 2024an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2023an baino %3,8 sortze gutiago kontatu ditu, 1975 urtetik geroztik izan kopuru ttipiena da. Sortzeen kopuru handiena 30 eta 34 urte bitarteko emazteena da, sortze guzien %34,3. Ondotik, 35 eta 39 urte arteko amen umetzeak daude (%33,4).

Araban da apaltze handiena izan 2.094 sortzerekin (-%5,5), ondotik Bizkaian 6.421 sortze izan dira (-%3,7) eta Gipuzkoan 4.422 (-%3,2). Ama guzien batez besteko adina 33,4...

Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a

Hegaluzearen kanpainaren hastapena

Hegaluzeari dagokionean, Amaia Barredok aipatu duenez "kaza sistemarekin arrantzatzen duten eta berdel kanpaina ona izan ez duten ontzi gehienak jada itsasora atera dira hegaluzearen bila, eta dagoeneko lehen deskargak egin dituzte". Estatu espainolean hegaluze kuota 26 milioi kilokoa dela azaldu du eta dagoeneko 325.000 kilo inguruko lehen arrantzak egin dira, horietatik 140.000 kilo euskal flotek harrapatu dituzte. Hegaluzearen lehen harrapaketa horien batez...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016