Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 27a

Hezkuntzarako gaitasunak - Manifestazioa langileen hilketaren oroimenez - Ikastetxeetan 200 bat ikasle gutiago - Nafarroako industriaren defentsan - Talgo eta Sidenor partzuer - Gazteen ongizateari buruz egin inkesta - Guggenheim - Makina-erremintaren egoera ona

Hezkuntzarako gaitasunak

Irakas-Sistema Ebaluatu - Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) ezagutzera eman azken ebaluazio diagnostikoaren arabera, 2024an, gaztelaniazko eta ingelesezko hizkuntza komunikaziorako gaitasunek eta zientifiko sailak hobekuntza ttipi bat ukan dute. Euskarak berriz gibelatze ttipia jasan du, matematikako emaitzak egonkor mantendu dira. Lehen hezkuntzari dagokionez, hobekuntza nabarmena izan da gaitasun zientifikoan, 2024an sei...

Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 20a

Labrazako parke eolikoa - Donostiako Udalak Loiolako kuartela erosiko - Nafarroako Gobernuak indarkeria polizialen biktimak aitortu - Euskal Herriko Torturaren Sarea - Azken sozio-metroaren emaitzak

Labrazako parke eolikoa

Oiongo Labraza herrian (Araba) parke eoliko bat eraikiko dute. Egitasmoari otsailaren 12an eman dio baimena Oiongo Udalak, gogoz kontra bada ere. Parkeak bakoitzak bortz megawatteko potentzia duten zortzi haize errota izanen ditu. Beraz, 40 megawatt sortuko ditu parke osoak. Urtean 100.000 megawatt-ordu ekoizten ahalko ditu, hots, 30.000 etxe hornitzeko doia energia sortuko du.

Haatik, eztabaida frango eragin du Labrazako parke eoliko...

Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 13a

Euskararen kontrako oldarraldia - Zaldibarko zabortegia - Donostiako Udalak 12 lursail utzi dizkio Eusko Jaurlaritzari - Kalitatezko osassun politikoa - Jendetza migrazio-politika - EAJ alderdiaren aldaketa - EH Bilduren kongresua Iruñean - Euskal industria - Aroztegia

Euskararen kontrako oldarraldia

Euskararen kontrako oldarraldiak ez du gelditzerik. Zenbait Herriko Etxe euskaldunek helegiteak pairatzen ari dira, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatu deialdian Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo auzapezak jakinarazi duenez. Zehaztu du Usurbilgo Udalarekin batera Astigarragakoari ere helegitea jarri diotela. Usurbilgo eta Astigarragako Herriko Etxeek helegiteak eskuratu dituzte udaltzainak hautatzeko prozesuetan euskarazko 3....

Hegoaldean | 2025eko Otsailaren 06a

La Cumbre jauregia memoria leku - Urdaibai biosfera - "Gure etxean zaude, zaindu" kanpaina - EITBko Euskara Batzordea kezkatua - EITBko zuzendari nagusiaren ihardukitzea - Donostiako geltoki berria

La Cumbre jauregia memoria leku

Donostian badago La Cumbre izeneko jauregi bat, oroitzapen latzak gogora ekartzen dituena, GALek han torturatu baitzituen Joxean Lasa eta Joxi Zabala. 2022ko Memoria Demokratikorako legeak aipatzen zuen eraikin hori memoria toki bilakatzea, baina asmoa ez da oraino gauzatu.

Joan den astean, Estatuaren biktimen elkarteek Batzar Nagusietara eraman dute La Cumbre jauregia Donostiako Udalaren esku uzteko eta memoriaren gune izateko...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a

2024ko Hego Euskal Herriko apartamentu turistikoen datuak

2024an Euskal Autonomia Erkidegoko apartamentu turistikoetako sarrerak %21,1ez emendatu dira urte batetik bestera eta gaualdiak %14,8z. Eustat Euskal Estatistika erakundeak ikertu datuen arabera, laborantza aterpeen kasuan, joan den urtean sarrerak %0,3z jaitsi dira eta gaualdiak %0,2z.

Bisitariaren jatorriaren arabera, laborantza eremuetan diren ostatu gauen kopurua %3,2koa izan da eta %31,5ekoa turismo-apartamentuena. Apartamentu turistikoetako atzerritarren sarrerak,...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 30a

EAJren zuzendaritza berria

EAJren buruzagitza martxoan jakinen da. Heldu diren lau urteetan, Andoni Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen, alderdiaren kideek erabakiko dute. Azaroan Lurralde Kontseiluetako bost presidenteak izendatu ziren: Iñigo Ansola (Bizkaia), Maria Eugenia Arrizabalaga (Gipuzkoa), Jone Berriozabal (Araba), Unai Hualde (Nafarroa) eta Peio Etxeleku (Ipar Euskal Herria). Bost lurralde-presidente horiek EBBren presidentearekin eta barne-prozesuan aukeratutako Lurralde Batzarrak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016