Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Gipuzkoako eta Bizkaiko itsasaldeko arrantzaleek 7,2 milioi kilo antxoa harrapatu dituzte. Lakuako Elikadura, Landa Garapen, Laborantza eta Arrantzako Amaia Barredo sailburuak amaitutzat eman du antxoaren arrantzaldia. Adierazi du: "Aurtengo berritasuna da kuota arrantzale organizazioen arabera egin dute". Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek 8.055.000 kilo arrantzatzen ahal zituzten, horietatik 7.200.000 harrapatu dituzte. Amaia Barredok kalkulatu duenez,...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
1980ko hamarkadan girotutako telesail bat ko-produzitu dute Amazon Prime Video plataformak eta Espainiako TVE talde publikoak. Denak ongi joanez datozen egunetan La Frontera telesailean "La 1" kateak estreinatuko du. Istorioa testuinguru historiko jakin batean osatua da: 1986ko azaroaren 5ean, Hendaiako Sokoa enpresan "Sokoa...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Gazaren aldeko martxaren parte hartzera zihoazen 200 aktibista baino gehiago Egiptoko armadak joan den astean arrastatu edo atxiki ditu. Martxa horrek Israelek Gazan laguntza humanitarioa sartzeko ezarri blokeoa gelditzea du helburu. 30 bat lagunek osatu ordezkaritza Euskal Herritik joan da eta horietako 5 eta 10 artean atxikiak direla Maite Gartzia Podemos-Ahal Dugu alderdi politikoko kideak baieztatu du. Maite Gartzia bera Kairo Egiptoko hirian da, Podemos-ko beste hainbat kiderekin...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Euskarari buruzko ofizialordea hautatzeko prozesua gelditu da helegite baten ondorioz. 1.000 ertzain baino gehiago prestatu dira prozesu horretarako, baina ekainaren 18an epaile batek egitekoa zen proba behin-behinean gelditu du. Ertzaintzako ofizialordeak hautatzeko prozesua Gasteizko Administrazio Auzitegiak behin-behinean bertan behera utzi du. Epaitegiak argudiatu duenez, ofizialorde kategoriara igaiteko hautaketa prozedura arautzen duen 2022ko aginduaren kontrako errekurtsoari buruzko...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren Patronatuak erabaki du Eusko Jaurlaritzaren esku uztea Gasteizko San Frantzisko Asiskoaren eliza antolatzeko lanen kontratazioa, oroimenerako zentroaren egoitza bilaka dadin. Arraberritze lanak aurtengo udan hasi nahi dituzte. Hori da Gogora Institutuaren zuzendari Alberto Alonsok adierazi duena. Erran du ere esperantza duela 2026ko martxoan egoitza horretan ekitaldiak egin ahal izatea, sarraskiaren 50. urteburuaren karietara.
1976ko martxoaren...
Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 12a
Ekainaren 5ean bete dira 50 urte Gabriel Aresti bilbotar idazlea zendu zela. Urteburu horren karietara, Euskaltzaindiak ekainetik abendua arte iraunen duen egitarau oparoa prestatu du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Gabriel Aresti kultura elkartearekin eta Bilboko Koralarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBKren sustenguarekin.
Proposatuko dituzten ekimenen artean, mintzaldiak, antzerki-saioak, kontzertuak,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016