Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a

UEMA handitzen

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bortz herri gehiago ukanen ditu laster: Gipuzkoako Ormaiztegi eta Mutiloa, Bizkaiko Ibarrangelu eta Mundaka, Nafarroako Donamaria. UEMAko kideek ekainaren 14an eginen duten batzar nagusian onartuko dituzte ofizialki. Denetara, 118 udal izanen ditu mankomunitateak, eta denen artean 353.000 biztanleko eremu euskalduna osatuko dute.

...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 29a

Gernika-Palestina ekimenaren agerraldia

Gernika-Palestina herri ekimenak presazko agerraldia egin du joan den larunbatean Donostiako Alderdi Ederren, eragile desberdinetako ordezkariekin batean. Mobilizazio horren bidez, Gazak jasaiten ari duen "infernua" gelditzea eskatu dute parte hartzaileek.

Egoera zein latza den ikusiz, "ekiteko garaia" dela ohartarazi du Gernika-Palestinak. Horretarako, proposatu dute "nazioarteko aldarriekin bat eginez, Israel isolatzeko neurriak hartzea eta, larrialdi humanitarioari aurre egiteko,...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a

Babazuza erauntsi handiak

Ekaitzen ondorioz Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan babazuza erauntsi handiak izan dira, bereziki Tafallan eta Puiun herrietan (Nafarroa), ordubete eskasean 50 litro metatu dira. Dulantzin (Araba), kazkabarrak bazterrak zuriz estali ditu, oren batez 21 litroko prezipitazioarekin. Gauza bera gertatu da Araian eta Ilarduian (Araba), ordubetean 60 litro erori baitira metro koadroko. Gasteizen ere 29 litro bota ditu ordubetean. Euriak ur-putzu handiak sortu ditu Gasteizko hainbat guneetan....

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a

Nafarroan euskara: "etorkizunerako zubi"

Nafarroan ere Sorionekuak egitasmoak euskara "etorkizunerako zubia" dela aldarrikatu du. Baztanetik Tuterara, zubiak euskararen normalizazioaren aldeko ikur bilakatu dira. Euriagatik bertan behera utzi duten manifestazioan, Blanca izeneko 30 urteko tuterarrak irakurri behar zuen gutuna sareetan argitaratu da. Euskaldun zahar, zein berriak, euskaldun ez direnei euskara helarazteko zubiak direla azpimarratu dute eta bultzada horretan laguntzeko deia egin da.

...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a

Emazteen Munduko Martxa Donostiara

Euskal Herriko Emazteen Mundu Martxak herrien subiranotasuna eta bizitza duina aldarrikatu ditu. Bardeetatik abiatu martxak lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxistak ardatz ukan ditu. Hainbat herrietatik pasa ondotik, Donostiara etorri da.

...

Hegoaldean | 2025eko Maiatzaren 22a

Eskolako kirolarentzat 60 euroko laguntza

Goizane Alvarezek, Gipuzkoako Aldundiko Kirol Departamentuko foru diputatuak iragarri du, 2026-2027 ikasturtean, Aldundiak eskola-kirolerako 60 euroko laguntza ezarri nahi duela. Salbuespen bakarra ikasle gutituak izanen dira, ez dute kirola programa honetan parte hartzeko ordaindu beharko. Gaur egun, eskola-kiroleko laguntzak desberdinak dira. Urtean batez bestekoa 102 eurokoa da. Egiazko kostua, eredu profesionalizatu batekin, diputatuak aurkeztu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016