Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Euskal unibertsitateko ikerketa batek baieztatu du mikro-alga toxikoa izan daitekeela Kontxako badian, Ostreopsis generokoa. Hala ere, ikertzaileek diotenez, alga horien emendatzea ez da kezkatzeko modukoa, ez du baitezpada erran nahi bainatzea arriskutsua denik. Dena den, neurketak egiten jarraitzea gomendatua da. Ostreopsis sakonera ttipiko uretan bizi den alga mikroskopiko bat da. EHUko Ibai Ekologia ikerketa-taldearen arabera, ugariagoa da Ondarretako hondartzan...
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Euskal Autonomia Erkidegoko Produktu Gordinaren %10,7a izan zen 2022an deklaratu gabeko lana, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakinarazi datuen arabera. Sektore batzuetan, aitortu gabeko ekonomia hori %25ekoa da merkataritzan, garraioan eta ostalaritzan. Halaber horien atzetik daude eraikuntza (%23,5) eta higiezinen aktibitateak (%16,6). Deklaratu gabeko ekonomiak sortu balio erantsi gordina aitzineko neurketa baino 1.803 milioi euro gehiagokoa da.
...Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Arabako eskola publikoetako hainbat guraso elkartek elkarretaratzera deitu zuten, Gasteizen, kalitatezko hezkuntzaren alde. "Ardura gurea ere badelako familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" lelopean egin da manifestazioa. Elkarretaratzea hezkuntza publikoko irakasleen bosgarren eta azken greba egunean iragan da.
...Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Adinekoen eta Sozial Zerbitzuen Institutuak edozein tokitara bidaiatzeko 50 euroko prezio bakarra finkatu du, 7.447 pertsonek baliatzen ahalko dutena. Diru laguntza horri esker bidaietarako erabilera bermatzeko xedea da. Helburua da pentsiodun bakar bat ere baliabiderik gabe gelditzea, denei bidaiatzeko aukera emanez.
...Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea ez da higiezinen negozioen finantzazio publikotik etorriko, baizik eta antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokatik, bai eta higiezinen sektorearen irabaziak murriztetik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, joan den larunbatean Donostian manifestazio jendetsua egin da, etxebizitzaren negozioaren kontra eta etxebizitzarako eskubide...
Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 10a
Aita Mari salbamendu itsasontziak joan den larunbatean Mediterraneoan 108 pertsona erreskatatu ditu. Salbamendu humanitarioak jakinarazi duenez, Salernoko portuan lehorreratzeko agindu diete. Bi eguneko bidaia beharko da bertara heltzeko. Euskal ontziak ordea, portu hurbilago batera bidaltzea eskatu du.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016