Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a

Autonomia Erkidegoko kultura ekitaldien klasamendua

Euskara hizkuntza baino gehiago, euskal kulturaren nortasunaren elementu egituratzailea da. Hizkuntzaren osasunari buruzko eztabaidak, erakundeak eta plazak zeharkatzen dituen garaian, 2024ko Autonomia Erkidegoko kultura programazioaren datuek euskarak bizitza publikoan duen tokiari buruzko erradiografia argia erakusten du. 2024an programatu kultura ekitaldien %32,8 euskara hutsean iragan dira eta %13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera. Kulturklik Eusko...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a

Gazteek erretretara joateko adina

BBVA Fundazioak argitaratu ikerketa baten arabera, gazteak lan-merkatuan berant sartzeak erretreta hartzeko epean eragina ukanen du. 2027an erretiratzeko bataz besteko adina 67 urtekoa izanen da, erretreta osorik eskuratzeko 37 urtez kotizatu beharko da. Lan-merkatuan berant sartu diren gazteek, duten bizi-maila edo antzekoa atxiki nahi badute, 71 urte bete arte lan egin beharko dute.

Txostenak agertzen duenez, 16/29 urte bitarteko gazteen enplegu kopurua %43,2koa da, 2007an baino 15...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a

Etxebizitza erosteko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 144 milioi euroko bermea onartu du 18/39 urte bitartekoei lehen etxebizitza erosten laguntzeko. Zehazki, finantza erakundeek edota bankuek normalean ordaintzen ez duten etxebizitzaren kostuaren %20a Jaurlaritzak diruztatuko du. Horren helburua da 2029ra arte 3.000 etxebizitza osatzea. Galdeak udazkenetik aitzina egiten ahalko dira, Eusko Jaurlaritza finantza erakundeekin oraindik negoziatzen ari da.

Laguntza ukateko, galdea egiten dutenek hainbat baldintza bete...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a

Euskara mespretxatua

Presidenteen Biltzarrean Eusko Jaurlaritzako ordezkariak kexu agertu dira. Imanol Pradales lehendakariak espainiar estatuko erkidegoetako presidente batzuk, horietan Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak, ukan duten jarrera gaitzetsi du. Madrilgo presidentea Imanol Pradales euskaraz hitz egiten hasi orduko gelatik atera da. Lehendakaritzak iharduki du: “onartezina da euskara eta lehendakariarekiko eta Euskal Herriarekiko erakutsi errespetu falta”.

Horrez gain, Jaurlaritzak...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a

Amiantoaren biktimak ordainduak


Ministroen Kontseiluak, bi urte eta erdi geroago amiantoaren biktimei konpentsazio diru-laguntzak onartu ditu.

2022ko urrian, Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa sortzeko legea onartu zen eta araubide hori plantan jartzeko hiru hilabeteko epea eman zen. Espainiar gobernuko Pilar Alegria bozeramaileak azaldu duenez prozedura onartua izan da. Biriketako minbiziaren erantzule den eragile kantzerigeno horren biktimek, kalte-ordain ekonomikoak eskuratuko dituzte. Araua...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 17a

Germani omenaldia

“Sanferminak 78, gogoan” elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak, urtero bezala, Orreaga etorbideko hilarrian oroimen eta aldarrikapen ekitaldia antolatu dute. Omenaldiak German Rodriguezen memoria bizirik atxikitzea helburu du. 1978ko uztailaren 8an, San Ferminetan, polizia zezenplazara sartu zen eta publikoa tirokatu zuen. Orreagako karrikan, German Rodriguez buruan tiro batez hil zuten. Urte guziz Iruñeako bestetan, uztailaren 8an, omenaldia egiten zaio, partehartzaileetan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016