Hegoaldean | 2025eko Agorrilaren 07a
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek 100.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte “langile estatutua aldatu eta Hego Euskal Herrian Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko eskumena eskatzeko”.
Sei sindikatuak prentsa aitzinean agertu dira uztailaren 30ean, Bilbon. Orduan jakinarazi dute sinadurak biltzeko epea hastapenean finkatua zen epe juridikoa baino hiru hilabete lehenago hetsi dutela, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko soldataren eskumena lehenbailehen...
Hegoaldean | 2025eko Agorrilaren 07a
Espainiako Auzitegi Gorenak Bizkaiko Foru Aldundiaren alde egin du Balio Erantsiaren Zergari buruzko auzian. Ondorioz, 700 milioi euro itzuli beharko dizkio Espainiar Estatuko Ogasunak Euskadiko lurraldekoari.
Epai honen abiapuntua Coca-Cola enpresaren BEZaren bilketari buruzko gatazka batean aurkitzen da. Estatuko Ogasunaren eta Foru Ogasunaren artean desadostasunak sortu ziren, enpresa horren BEZa biltzea nori zegokion finkatzeko, eta eztabaida auzitegietara heldu...
Hegoaldean | 2025eko Agorrilaren 07a
Josu Mujika Aiestaran ETAko kidea duela 50 urte hil zuten, Madrilen, Mikel Lejarza El Lobo polizia infiltratua buru zuen sarekada batean. Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du uztailaren 30ean, Legazpin, Mujika Aiestaranen sorterrian. Fundazioa paradaz baliatu da Madrilen El Loboren kontra hasia den auzibidea aitzinatzen ari dela jakinarazteko. Anitz urtez ukatua izan den egia judiziala bilatzea eta orain arteko...
Hegoaldean | 2025eko Agorrilaren 07a
Nafarroako Elikagai Bankuko arduradunek prentsaurrekoa egin dute Berriobeitiako egoitzan, elkartea kinka larrian dela jakinarazteko eta laguntza ekonomikoaren beharraz ohartarazteko. Elkarteak ezin izan du Berriobeitin duen egoitzaren alokairua berritu, eta Iruñeko Soltxateko industrialdean dagoen egoitza karioago batera mugitu beharko du. 300.000 euroko gastua eraginen dio lekuz aldatzeak, eta Marisol Villar bankuko lehendakariak azaldu duen bezala, horrek kinka larrian utziko du...
Hegoaldean | 2025eko Agorrilaren 07a
Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. edizioa agorrilaren 1ean hasi da eta 29 arte iraunen du. Aurtengo egitarauak nazioarteko lehen mailako 74 kontzertu eta ikuskizun proposatuko ditu.
2025eko Hamabostaldi honek lehen aldikoz errezibituko ditu Parisko Opera Nazionaleko Orkestra, Leipzigeko Gewandhausorchester Orkestra eta Valentziako Unibertsitateko Orkestra.
Aurtengo bertze eskaintzetako bat Jesus Guridiren Amaya opera izanen da, agorrilaren 9an, Euskadiko...
Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 31a
Udako oporrak mendira, hirira edota hondartzara joateko garaiak dira. Espainiako Estatistika Institutuak bildu joan den udako datuen arabera, Hego Euskal Herritik 5,2 milioi pertsona atzerrira edo Espainiako estatuko toki batera oporretara joan dira. Aukeren artean, Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako herritar gehienek penintsulan barna turismoa egin nahiago ukan dute, iaz 4 milioi joan-etorri inguru egin baitzituzten, 2023an baino %8,78 gehiago. Datu horien arabera, 10etik zazpi estatuan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016