Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
2025ean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 37.683 lan-istripu gertatu ziren, hau da, 103 lan-istripu egunero. Gainera, 30 langile hil eta 183 zauritu larri izan ziren. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arabera, zifra horien artean, lanaldiko ezbeharrak, in itinere (etxetik lanera joan-jinean) gertatuak eta erorketak zenbatzen dira. Lanaldian gertatu istripuak 31.712 izan ziren iaz, (-%6,8) nonbait han. Bestalde,
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a BBVA bankuak 10.511 milioi euroko irabazi garbia ukan zuen 2025ean, hots aitzineko urtearekin konparatuz %4,5 gehiago. Kopuru hori termino arruntetan hartua dela jakin behar da. Bestela erranik, dibisen inflazioaren eragina kontuan hartzen ez bada eta etengabeko aldaketa-tasa erabiltzen bada, BBVAren irabazien igoera %19,2koa izan zen joan den urtean. “Onura errekorra lortu dugu eta, berriz ere, hazkundea eta errentagarritasuna uztartzeko dugun gaitasunagatik nabarmentzen gara. Lan bikain...BBVAk 10.511 milioi euroko irabazi garbia
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
Berriz ere Donostia da Espainiako Estatuko hiriburu karioena etxebizitzaren erosteari dagokionez, Madril, Bartzelona, Palma eta Bilboren aitzinetik. Adituek azpimarratzen dute berritasun nagusia ez dela Donostia sailkapen horren buru izatea - hori hala baita aspalditik - baizik eta oraingoan, metro karratuak argiki gainditu duela 6.000 euroko balioaren maila.
Erregistratzaileen Elkargoak egiten duen Higiezinen Erregistro Estatistikaren arabera, batez beste metro koadroa 6.107 eurotan...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
Aroa Arrizubieta egungo txapeldunak eraman zuen Arabako Bertsolari Txapelketaren XVII. edizioa joan den larunbateko lehen saioa Oionen. Harekin batean, Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Unai Anda ziren bertsulari deituak. Lehen faseak Laudion eta Izarran jarraituko du otsailean. Finala berriz Gasteizen jokatuko da, martxoaren 28an. Zehazkiago, otsailaren 15ean izanen da ondoko saioa, Laudion, eta otsailaren 21ean azkena, Izarran. Segitzeko, martxoko...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
Euskarazko sormena sustatzea xede duen Geuretik Sortuak egitasmoak lan argitaratu berriak aurkeztu ditu. Lau film labur, hamaika narrazio, zortzi antzezlan eta zazpi komiki izanen dira 2025-2026ko uzta. Ikus-entzunezkoetan, Alba LozanorenAho Beltza, Raul Barrerasen Bitartean, Aitor eta Izaro Arrutiren Mintzo zen eta Olatz Ovejeroren Ikusi Makusi lanak ditugu.
Bestalde, Hamaika irakurtzeko jaioak tituluaren pean, literaturaren arloan...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 12a
1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan zen bost langile grebalarien heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko zenbait aste falta direla, Martxoak 3 elkarteak “Amets berriak” kantua aurkeztu du. Karmele Jaio idazlearenak dira hitzak eta kantaria Idoia Asurmendi izanen da.
Oroit heldu den martxoaren 3an mende erdia beteko dela Gasteizko Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizan Espainiako Polizia Armatuak langileen biltzarra hustu eta tiroz bost jende hil zituenetik. Hurrengo egunetan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016