Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Manifestaldi jendetsuak Global Sumud Flotillaren kontrako erasoa salatzeko

Urriaren 2an, Israelgo Armadak Gazara laguntza humanitarioa eramaten zuten 40 bat ontzi geldiarazi dituen egunean, Hego Euskal Herrian milaka herritar karrikara atera dira egitate hori eta Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Giza eskubideak zaintzea eta Palestinako Estatua aitortzea galdegin dute manifestariek.

Goizean ikasleen sindikatuek deitu mobilizazioak izan dira, eta arratsaldean Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboak sustaturik egin dira protestak...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Auzapez aldaketa Donostian

Eneko Goiak (EAJ) jakinarazi du Donostiako auzapez karga utziko duela urriaren 16an, 10 urtez Gipuzkoako hiri nagusiaren buru egon ondoan. Honela azaldu du bere erabakia: “Aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea”.

Eneko Goiak 2015ean hartu zuen kargua. EAJk bozen %29,65 bildu eta PSE-EErekin gobernu ituna sinatu zuen. Horri esker, alderdi jeltzaleak Udaleko agintea berreskuratu zuen, kasik hiru hamarkadaren ondotik. Geroztik, hiru...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

“Ingura”, euskara ikasteko plataforma

Eusko Jaurlaritzak 2024ko martxoan plazaratu zuen Ingura plataforma. Hastapenean, A1 mailari zegokion atala ezarri bazuten martxan, joan den astean tresna horren jarraipena aurkeztu du Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Ingurak edozein gailutarik, nonahi eta noiznahi euskara ikastea ahalbidetzen du.

Sailburuak erran duenaren arabera, euskaltegiek egiten duten lana osatzea da tresna horren helburua. Klaseetara joateko zailtasunak dituztenentzat pentsatua da...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

Eusko Jaurlaritzak CAFi babesa

Imanol Pradales Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak CAF enpresa babestu du, eta “Gazako genozidioan” ez duela laguntzen azpimarratu du, Jon Hernandez Sumar ezkerreko taldeko legebiltzarkideari erantzunez. Honek joan den irailaren 26ko Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan azalpenak eskatu zizkion Pradalesi CAFek Jerusalemen duen tren arinaren proiektuaren inguruan, Jaurlaritzak partaidetza baitu Gipuzkoako enpresan. Pradalesek, berriz, gaur egun palestinarrek bizi duten drama ez...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

“Txiki” eta Otaegiren oroimenez

EAJ eta PSE-EE alderdiak buru duten Zarauzko herriko kontseiluak Juan Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi ETAko bi militanteen fusilamenduari buruzko erakusketa egiteko herriko gelen erabiltzea ukatu baitu,EH Bilduko legebiltzarkide Itziar Murua Eusko Jaurlaritzari zuzendu zitzaion joan den irailaren 26an. Maria Jesus San Jose Giza Eskubideen sailburuaren ustez, Eusko Jaurlaritzak herriko etxeen “autonomia errespetatzen” du. Giza...

Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a

Euskara larrialditik ateratzeko Ituna

Euskalgintzaren Kontseiluak deiturik, euskararen normalizazioa eta biziberritze prozesua “moteldu” eta euskal hiztun komunitatea “larrialdi linguistikoan” dela salatu du Batuz Aldatu dinamikak, 113 sinatzaileren sustenguarekin, joan den ostiralean Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Ekitaldi horretan “pizkunde berria” ekar lezakeen Itun Soziopolitiko berria aurkeztu dute, “adostasun soziala oinarri”.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016