Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Gasteizko Martxoak 3 elkarteko kideek “inoiz hil ezin izan zenituzten langileen alabak gara. Hil zenituzten langileen alabak ere bagara” leloa airatu zuten 1976ko martxoaren 3ko langileen manifestaldian poliziak hil zituenen aldeko omenaldian. Mende erdia iraganik, “zauriak zabalik, baina duintasuna osorik” segitzen duela berretsi zuten.
Nazioarteko elkartasuna ere izan zen omenaldian. Tony Doherty Irlandako Derryko Igande Odoltsuan britainiarrek hil zituzten hamalau...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Bi eguneko epean bi langile hil ziren otsail bukaeran Araban eta Nafarroan. Lantaronen, Araban, piroteknia enpresa batean gertatu zen istripua. Lau langile lanean ari ziren etxolan gertatu leherketan langile bat larriki zauritu eta bigarren bat hil zen. Beste biek, jabeak eta administrazioaz arduratzen den langileak, ez zuten kalterik ukan. Langilearen heriotza dela-eta, hiru eguneko dolua deitu zuten enpresako buruek.
Biharamunean, otsailaren 22an, Nafarroako Berriobeitin Errokodromo...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Nafarroako motibazio politikoko biktimen aitortzarako eta erreparaziorako batzordeak estatu indarkeriaren eta eskuin muturraren 65 biktima aitortu zituen 2025ean. Biktima gisa aitortuak izan direnen artean, 44 gizon eta 21 emazte dira. Biktimetako bat tiroz hil zuen zerbitzuz kanpo zen polizia batek. Biktima aitortuak izan diren nafarretan 55 torturaren biktimak dira, eta horietan 52 inkomunikaturik egon ziren arrastatu zituztenean. Gainerako kasuak kalte psikologiko, fisiko eta materialak...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Sidenor euskal enpresak altzairua Israelera igorri aitzin bazekien zertarako erabiliko zuen IMI SystemsIsraelgo armagintza enpresak. Bere defentsarako haatik, Sidenorrek azpimarratu du ez zuela legerik hautsi IMIri altzairua saldurik, ezen operazioa gauzatu zenean Espainian ez baitzen horren egiteko debekurik. Enpresako iturrien arabera “Espainiako Gobernuak 2025eko irailean erabaki zuen Israeli arma bahimendua ezartzea, eta Sidenorrek 2025eko uztailaren 1ean eten zituen Israelekiko...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Bizkaiko Muskizko San Julian auzoan kutsadura gertatu zen berriz ere joan den otsailaren 26an. Hain zuzen, metro kubikoko 80 eta 132 mikrogramo bentzeno artean pilatu zen 10:15etik 11:00etara. Ondotik murriztuz joan zen, baina arratsaldean kutsadurak berriz egin zuen gora, metro kubikoko 200 mikrogramo izateraino. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak arrastian abisatu zuen biztanleria ahal zen guzietan leku hetsietan egoteko, ateak eta leihoak hetsirik, aire zabalean jarduera fisikorik egin...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 05a
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak hamargarren urteurrena ospatu zuen joan den otsailaren 28an. Kudeatzaileen ustez, immigranteen egoera ez da hobetu hamarkada batez eta “errefuxiatuen egoera arazo politikoa baita, batzuentzat, egoera hoberantz aldatu da: adibidez, errefuxiatu ukrainarrentzat edo venezuelarrentzat. Beste batzuentzat, ordea, ez”.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak azpimarratzen du arrazoi politikoak direla eta, Venezuelako migratzaileek laguntza gehiago...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016