Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

ETB 3 katearen desagertzea

Haurrentzat zen euskarazko telebista kate bakarra desagerrarazi izanak “kalte atzeraezina sor diezaioke euskararen normalizazioari”. Hala zer dioten hainbat eragilek, Pantailak Euskaraz taldeak, adibidez. Talde euskaltzalearen arabera, ETB3 desagertzeak haurrendako euskarazko katerik gabe utz ditzake Euskal Herriko familien erdiak. Eustat estatistika zerbitzuaren 2025eko abenduko datuek diotenez, EAEko etxeen %40k kasik ez dute Internetera loturiko telebistarik. “Gainera, merkatuan...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

Ramadan egunen bukaeraren ospakizuna

Ehunka musulman bildu ziren Bilbon, Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko, joan den ostiralean. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute, egunez. 100.000 musulman hurbil dira Hego Euskal Herrian.

...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

Arabako bertsu txapelketaren finala

Heldu den martxoaren 28an jokatuko den finalean, Martxoak 3 elkarteko kideek jantziko diote txapela 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari. Lehian ariko diren sei bertsolariak dira Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi eta Unai Anda.

...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a

Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa Bilbon

“Carne y arena” (haragia eta hondarra) Iñarrituren murgiltze instalazioa EITBren Bilboko egoitzan ikusgai izanen da ekainaren 20ra arte. Horretan,Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak beste jendeen bizietan sarrarazten du bisitaria. Adibidez, etxegabe diren jendeei laguntza ematen duten edo mugan hara-hona dabiltzan jendeen bizietan. Iñarrituren ustez, lan zuzena egin du: “Kamera ikusleari eman diot eta...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a

Martxoaren 8ko emazteen eskubideen aldeko mobilizazioa

Aldarrikapenek, salaketek eta nola ez ospakizunek denek ukan dute lekua martxoaren 8an, horren lekuko bihurtu dira aurten ere Euskal Herriko karrikak. Elkarte Feministek, emazteek ala gizonek, bete dituzte bazter guziak Euskal Herriko Mugimendu Feministak deiturik, “Beste mundu bat feminismotik” lelopean. Manifestazio gehienak hiriburuetatik abiatu dira, “Zapalkuntzak bizirik daudela” kritikatu dute. Martxoaren 17ko greba orokorrean parte...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a

Sagardotegira joatea errexagoa

Radio Taxi Donostia eta Gipuzkoako Sagardotegien elkarteak lankidetza indartu dute txotx garaian sagardozaleen mugikortasuna bermatzeko, sagardotegietara joaten direnei garraio publiko segurua eskaintzeko. Bi erakundeek azaldu dute Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremuak (BBE) eraginkortasun osoa duela, eta bazkide laguntzailearen figura sendotu dela, zerbitzua hobetzeko gako gisa,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016