Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a
Martxoaren 17an Hego Euskal Herrian deitua zen greba orokorra arrakastatsua izan da, sindikatuen ustez. Eusko Jaurlaritzaren arabera, ikastetxe publikoetako langileen %49ak bat egin zuen lanuztearekin. Haien aldetik sindikatuek %80a baino gehiagoko zenbakia azpimarratzen zuten haur eskoletan eta ikastoletan, %60tik gora sektore publikoko irakasleen artean eta %65a baino gehiago zerbitzuetako langileen artean. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) campusetako jarduera akademiko guziak...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a
Ekialde Hurbileko gerlak dakarzkien ondorio ekonomikoei buru egiteko neurriak hartzea eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari. Hogeita hamaika neurri biltzen dituen proposamenean dira besteak beste, elektrizitatearen gaineko zerga jaustea, hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak aplikatzea eta langile autonomoen kuotak gibelatzea. Neurri horien artean pertsona zaurgarrien...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a
Hilketaren motibazio politikoko aitortza ofizialetik harago, justizia osoa nahi dute Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak, Giza Eskubideen Behatokiak eta biktimen ahaideak Pasaiako 1984ko martxoaren 22ko fusilaketaren kasuan. Oroit egun horretan Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak Rafael Delas, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Dionisio Aizpuru 21 eta 36 bala artean tirokaturik hil zituela Espainiako poliziak. Gainera haietatik hiruk garondoan bana bala zuten....
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a
Eguberri bezperan gauzatu ekintza batengatik salatu du Comisiones Obreras sindikatuak Euskal Herrian Euskaraz taldea. “CCOO euskararen etsaia!” eta “Euskaraz eta harro” lelodun pegatinak, bai eta Olentzeroren partez ikatza utzirik Comisiones Obreras sindikatuaren egoitzaren aitzinean, bideoa sare sozialetan hedatu zuen EHEk. CCOO sindikatuak bidali gutun batean, bost eskaera luzatzen zaizkio...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a
Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak jakinarazi zuen joan den astean CCOO sindikatuak ez zuela lekukorik eramanen 2026ko Korrikan. Oroitzen gira Euskal Autonomia Erkidegoko lan-eskaintza publikoetan egin ohi den hizkuntza eskakizunen aurkako kanpainan sindikatu horretako hainbat kide izan direla. Hori bera “mugarria” izan da Korrikaren antolatzaileentzat, eta horregatik erabaki dute sindikatuak lekukorik ez eramatea. AEK-ko Nazio Kontseiluak zehaztu du CCOOko zuzendaritzako kideek...
Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 26a
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak 50. urteurrena du aurten. Mende erdian 10.000 ikasle baino gehiago ukan ditu eta horietan anitz “Euskal Herriko hezkuntza-sisteman, komunikazioan, kulturan eta gizartean eragin zuzena ukan duten milaka profesional” bilakatu direla azpimarratu du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016