Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 19a

Euskararen kontrako oldarraldia

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du “bitarteko guziak” jarriko dituztela eta “auzibidea agortuko” dutela, 25 administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak “aurkako ebazpena” ukan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.

...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a

Martxoaren 3ko biktimak omenduak

1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteburuaren karietara, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi gehienek adierazpenak egin dituzte. Vox izan da isilik egon den bakarra.

Aitor Esteban EAJren presidenteak lore eskaintza egin du Poliziak duela 50 urte tiroz hil zituen bortz langileen aldeko oroitarrian. Halaber, sarraskiari buruzko dokumentu ofizial guziak desklasifikatzeko galdegin du. Estebanek adierazi du gertakari lazgarri hark “arrasto oso sakona” utzi zuela...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a

“Gazteen Adierazleak” txostena

“Gazteen Adierazleak” izeneko txostena argitaratu du berriki Gazteen Euskal Behatokiak. Azterlan horrek ematen dituen argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 34 urte arteko gazteei buruzkoak dira.

Ikasketei eta prestakuntzari dagokienez, txostenak erakusten du gaurko gazteak sekula baino hobeki prestatuak direla. Eskola goizik uzten dutenen heina inoizko apalena da. 18 eta 24 urte arteko gazteen %5 soilik dira bigarren hezkuntzako bigarren etapa bururatu ez dutenak....

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a

Energia berriztagarriak

Eusko Jaurlaritzak kontrako iritzia eman dio Araban sei parke eoliko martxan emateko egitasmoari, haize errotek kalte handiegia eginen lioketelako ingurumenari.

Proiektuaren sustatzaile zen Savanna Power Solar 14 enpresak Arabako sei herritan ezarri nahi zituen haize errotak: Burgun, Dulantzin, Iruraiz-Gaunan, Donemiliagan, Barrundian eta Gasteizen. Parke bakoitzean aerosorgailu bat ezartzea pentsatua zuen, orotara 29,94 megawatteko indarra ukanen zuena.

Jaurlaritzak eman duen...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a

Zaldibar Argitu plataforma kezkatua

Joan den irailean, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko teknikariek Zaldibarko hondakindegia aztertu zuten. Ikerketa horren helburua zen duela sei urte lur litatze batek deseginik utzi zuen zabortegia zein egoeretan dagoen jakitea. Berriki jakinarazi dituzte txostenaren emaitzak: mantentze lanak falta ditu, eta ondorioz zenbait arazo eta irregulartasun agertu dira, bereziki azpiegituraren egonkortasunari eta iragazgaiztasunari dagokienez. Hori...

Hegoaldean | 2026ko Martxoaren 12a

Beste mundu bat feminismotik

Martxoaren 8an, milaka lagun atera dira Hego Euskal Herriko hiri eta herrietako karriketara mugimendu feministari sustengua adierazteko. Martxa jendetsuak eta aldarrikapenez beteak izan dira, eta karrikak protesta kolektiborako agertoki bilakatu dira. Berdintasunaren aldeko deiadarrak, indarkeria matxistaren kontrakoak eta emazteen eskubideen aldekoak entzun dira “beste mundu bat feminismotik” lelopean egin diren manifestaldietan. Halaber, mugimendu feministak “borroka eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016