Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a
Euskal Herrian artoa funtsezkoa izan da, bai laborantzarako, bai eta sukaldaritzarako. Gutiago kontsumitzen da. Artoa berriz baliatua izan behar dela aldarrikatzeko, otsailaren 21ean Zubietan topaketak antolatuak izan dira. Artoak duen balioa azaltzeko parada izan da, osagarriarentzat eta ekonomiarentzat artoak egiazki balioa duela errana izan da. Gaur egungo jendartean, nola erabiltzen ahal den artoa elikadurara bezala erakutsia izan da.
...Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a
ITP Aero sozietateak hegazkin motorren turbinak ekoizteko prozesua aldatuko du. Egoitza nagusia Zamudion (Bizkaia) duen aeronautika enpresa etorkizunera begira jarri da, datorren hamarkadan hegazkin konpainiei eskatuko dizkieten turbinak garatzen hasi da. “Euskadiko abiazio jasangarri eta lehiakorrerako motor aeronautikoko arkitektura berriak” da proiektuaren izena, programak bost eta zazpi urte artean iraunen du. Horretarako, 110 milioi euroko ikerketa eta garapen proiektua abian jarri...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a
Ernai gazte antolakundeak Gazte Topagunea antolatzen du apirilaren 2tik 5era Abadiñon (Bizkaia). Dagoeneko hasiak dira programaren zabaltzen. Arene 6 eta Sua taldeek topaguneen kantua sortu dute, lema “Biharra” da. Halaxe dio errepikak: “Bidea hasi zutenen amorrua gaurkotuaz/gazte borrokaz biharra izan”. Euskal Herri independentea amesten dute eta herri hori feminista eta sozialista izanen dela adierazi nahi dute. Ez dute bertze herri posiblerik desio. Eginbehar bat eta bi daude...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 26a
“Tximista Auto” izeneko europar programak Europan ekoiztu auto bat erosten bada gehienez 5.000 euroko laguntza ukaiten ahalko da. Auto elektrikoen salerosketak urte hasieran beherakada jasan eta, Nafarroako Gobernuak ibilgailu elektrikoen erosketak bultzatzeko neurri berriak bozkatu ditu. “Tximista Auto” programaren deialdia laster hasiko da, izena emateko epea azarora arte da. Laguntza horiek ez dira bateragarriak Espainiako Gobernuarena eskuratua bada. Halere, auto elektrikoek...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 19a
Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura aurkitu dute Urbasa-Andia parke naturaleko Arrafela leizean (Nafarroa). Ikertzaileek uste dute bisonte europarra dela Urbasan aurkitu dutena, eta orain azterketa genetikoak egiten ari dira hori frogatzeko. Hipotesi hau egiaztatzen balitz, Arrafela leizeko aurkikuntza aitzindaria litzateke, orain arte ez baita sekula bisonte europarraren hezurdurarik kausitu iberiar penintsulan.
Karbono 14 bidez ikertu ondoan, arkeologoek ondorioztatu dute...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 19a
Arabako Foru Aldundiak 1936ko azaroaren 12an Francisco Franco diktadoreari “probintziaren aita” eta “ohorezko diputatu nagusia” tituluak eman zizkioten, eta altxamendu militarreko partaide nagusietako bat izan zen Emilio Molari, berriz, “probintziaren aita” titulua.
Kasik 90 urteren buruan, Arabako Batzar Nagusiek izendapen horiek baliogabetu dituzte. Erabaki hau ahalbidetu duen mozioa 2025eko azaroan jarri zen martxan, Elkarrekin Podemos taldeak Batzar Nagusietan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016