Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak aldi bat gehiago baliogabetu du Donostiako Herriko Etxeko bi teknikari lanpostutarako euskara galdea. Auzitegiak dioenez: “enplegua egonkortzeko prozesu honetan, euskara jakitea ez da eskatu arrazoizkotasun eta proportzionaltasun irizpideei jarraitua”. Aitzinean Gipuzkoako hiriburuko Administrazioko Epaitegiak onartu zuen hizkuntza-eskakizuna.
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a Euskal Autonomia Erkidegoan, 2025ean 276.504 egoitza turistiko alokatuak izan dira (+%29,1) eta 833.527 gau bateko egonaldiak (+%15,8). Eustat estatistika erakundearen datuen arabera, hiru herrialdeetan gaualdiek gora egin dute, maila desberdinean bada ere: %27,5 Bizkaian, %6,1 Gipuzkoan eta %6,0 Araban. Alokatzeak Araban %14,6z jaitsi dira, Bizkaian eta Gipuzkoan %35,7z eta %21,4z igan. Atzerritik etorri pertsonen kopurua, urtean zehar %37,1ez...Turismoaren arrakasta
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
AHT Gelditu mugimenduak otsailaren 21erako manifestazioa deitu du, Iruñean iraganen da. “AHTren mafiari” eta Nafarroako AHTren aldeko plataformari erantzuteko xedea da. Azpiegitura “inposatua, suntsitzailea eta alferrikakoa” dela errana izan da. Mugimenduak ohartarazi du AHTk lurraldea suntsituko duela, energia kontsumoa handituko eta kostu ekonomiko handia...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Semaf tren-makinisten Espainiako sindikatuak grebara deitu du otsailaren 9, 10 eta 11rako. Sarearen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzea eskatua izanen da. Epe laburrean 2 tren istripu iragan dira. Hiru langile hil dira, Adamuzen (Kordoba) 42 bidaiari hil dira eta Gelidan (Bartzelona) jadanik hil bat izan ondotik. Semafek ohar baten bidez adierazi du erantzukizun penala eskatuko duela tren azpiegituraren segurtasuna bermatzen duten arduradunei. Hori dela eta, trenbide-sarean premiazko...
Hegoaldean | 2026ko Otsailaren 05a
Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak uzta berriaren 3,3 milioi botila aurten merkaturatuko ditu. San Anton egunean Txakolin Eguna ospatzen da Getarian, urtero bezala uzta berria aurkezteko besta antolatua da. Errana denez 2025eko uzta, kalitate onekoa da, kantitatez 2024koarekin kasik parekoa (2,5 milioi litro - 3,3 milioi botila). Ekoizpena antzekoa izanez, iaz mahastizain sektore gehiago bildu ziren, aurten 479 kontatu dira, 2024an baino 21 gehiago. Itziar Eizagirre “Jatorrizko...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Davoseko (Suitza) Munduko Ekonomia Foroan parte hartu du joan den astean. Lehen aldia da Euskadik eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek foro ekonomiko horretan parte hartzen duela. Imanol Pradalesen xedea izan da Euskadi “lurralde fidagarri, lehiakor eta nazioarteko adostasun handiekin lerrokatutako” herrialdea dela erakustea.
Davoseko foroaren 56. edizioa izan den honetan, 130 herrialdetako 3.000 ordezkari politiko eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016