Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Udaleku bat hetsia Bakion

Bakioko (Bizkaia) Udalak The Wild Ones enpresak kudeatzen duen Verano Aventura udaleku pribatua hetsarazi du, haurren segurtasuna bermatzeagatik. Erabaki honen arrazoia da haurrak errezibitzen zituen eraikinean garbitasun eta segurtasun falta seinale argiak aurkitu dituztela.

Burasoek 500 euro nonbait han pagatu zituzten, beren seme-alabek “esperientzia ahaztezina” bizi zezaten, eta hona nolako etxea kausitu duten: bazter zikinak, elektrizitate azpiegitura arriskutsua, tronadura...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Eskumenen transferentzia

Imanol Pradales EAEko lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Madrilgo Moncloa Jauregian bildu dira uztailaren 15ean, Bitariko Batzordean, bi gobernuen arteko lankidetza agenda finkatzeko eta oraino eskualdatu gabe gelditzen diren eskumenak gauzatzeko.

Bi gobernuburuek adostu dute Euskal Autonomia Erkidegoari euskal itsas bazterrari dagozkion Estatuko uretako itsas salbamenduko funtzioak eta zerbitzuak eskualdatzea, Gernikako Estatutuaren 12.10 artikuluan emana...

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Literatura

Xabier Lete beka joan den urtean ezarri zuten martxan Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA fundazioaren ekimenez. Diru laguntza honen helburua da euskarazko literatura proiektu bat sortzeko beharrezko baldintzak eskaintzea egile bati. Aurtengo irabazlea Patxi Zubizarreta da. Idazleak urte bat ukanen du obra proposamena ontzeko, eta 70.000 euroko ordainsaria eskuratuko du. Idazteko xedea duen liburuaren izenburua “Txoriei begira zegoen gizonari begira zegoen emakumea” da....

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Aurkikuntza arkeologikoa

Aranzadi Zientzia Elkarteak San Adrian-Lizarrate harpean neandertalak bizi izan zirela baieztatu du. Elkarte horretako arkeologoek 40.000 urte baino gehiago dituzten mousteriar kulturako piezak atzeman dituzte Gipuzkoan, Aizkorri mendiaren azpiko aldean eta Arabatik hurbil dagoen aztarnategian. Gune hori “pasabide estrategikoa” izan zela pentsatzera ematen dute aurkitu diren aztarnek.

Aranzadiko arkeologo-taldeak azken hogei urteetan ari dira aztarnategi horretan indusketak egiten....

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Euskara eskakizunen kontrako auzia

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak eman zuen epai bat. Auzi erabaki hark EAEko udal legeko zenbait artikulu baliogabetu zituen, euskarari lehentasuna emateko parada errefusatuz udalei. Eskuin muturreko Vox alderdia izan zen baliogabetze haren sustatzailea.

Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, herrialde batean hizkuntza koofizialak daudelarik, batek ezin du "lehentasunik" ukan bertzearen gainean. Beraz, hizkuntzen arteko “desorekak” debekatu behar dira....

Hegoaldean | 2025eko Uztailaren 24a

Epaiaren kontrako protestak

Joan den larunbat eguerdian, UEMAk deiturik, kasik 100 udal eta milaka herritar atera dira karrikara, EAEko udal legearen kontrako espainiar Auzitegi Gorenaren azken epaia salatzeko. Egoeraren larritasunak adostasun sendoetara heltzea eta euskara egiazki zaintzea eskatzen duela ohartarazi dute han bilduak zirenek.

Tokian tokiko euskara elkarteak eta milaka herritar mobilizatu dira, eta Gorenaren azken ebazpena salatzeko afixak erakutsi dituzte, euskara zinez salbatzeko lege berria...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016