Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a

ETB1 On katean marrazki bizidunak euskaraz

ETB3 katea berriz martxan jarriko ez bada ere, bere tokia hartu duen kanalak, ETB1 On kateak, egunean hamabi orenez emanen ditu haurrendako marrazki bizidunak eta saioak. Hala erabaki berri du EITBko zuzendaritzak eta horrela, goizeko zazpietan hasi eta arratsaldeko zazpiak arte, etenik gabe, emankizun konbentzionalean edo lurreko telebista digitalean ikusgai izanen dira haurrendako euskarazko edukiak. EITB taldeko Makusi plataformako edukiak emango dituzte ordutegi horretan, etenik gabe,...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a

Euskal zinema ohoretan

2026ko apiriletik ekainera Euskadiko Filmategiak euskal zinemari buruzko festibala antolatuko duDonostian, Bilbon eta Gasteizen Artium Museoak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederretako Museoak lagundurik. Aurtengo ardatz nagusia memoria izanen da. Besteak beste, 2000. urtean Helena Tabernak egin zuen Yoyes filma ikusgai izanen da. Edo duela 40 urte José Ángel Rebolledok zuzendu Fuego eterno filma. Aldi berean, karlistaldiak,...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a

Ernai gazte antolakundearen topaguneak

Ernai gazte antolakundeak Abadiñon egin topagunean memoria eta borroka aldarrikatu ditu. Entzuten ahal zen: “Faxismoari aurre egiteko modu bakarra, Euskal Herri independente, sozialista, feminista eta euskalduna irabaztea da. Eta bai, lortuko dugu!”. Besta eta hausnarketa politikoa uztartzen dituen bilgunean azpimarratu dute euskal gazteria independentistek...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a

CAFek 300 milioitik gorako kontratua Serbian

Gipuzkoako CAF enpresak Serbiako tren-konpainiarekin kontratu berria sinatu du. Belgraderako hiri-bazterreko zerbitzurako 30 tren berri ekoiztuko ditu eta bi urtez mantentze lanetaz arduratuko da. Eragiketa 300 milioi euro baino gehiagokoa da, hau da CAFek Serbian lortu duen bigarren tren-kontratua. Jadanik 2009an hiribururako 30 tranbia diseinatu eta eraikitzeko proiektua irabazi zuen. Gaur egun, tren horiek Belgradeko garraio...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a

Arrantza sektorean erregailuak karioegi

Ondarroako arrantza-ontzi batzuk ez dira itsasora ateratzen, erregaiaren prezioak eragin gastuek gora egin dutelako. Oraingoz, bost itsasontzik erabaki dute ez arrantzatzera joatea. Ondarroako arrantza armadoreen elkarteak dioenaz ezin da itsasora atera galtzerik egin gabe, nahiz eta Espainiako Gobernuak 20 zentimoko laguntza eman gasolina litroko. Egoera horri berdelaren kanpaina goizegi gelditu izana gehitu behar zaio. Testuinguru horretan, sektoreak Eusko Jaurlaritzari laguntza gehiago...

Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a

Picasso Gernikarat

Eusko Jaurlaritzaren sorreraren eta Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, euskal instituzioak Espainiako Gobernuari galdegin dio Picassoren “Gernika” obra aldi baterako aldatzea. Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Madrilen egina izan den bilkuran Ernest Urtasun espainiar kultura ministroari eskaera egin dio, Euskal Herriarentzat erranahi historiko, sinboliko eta emozional sakona ukanen lukeela, duintasun eta erreparazio...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016