Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a
Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroaren emaitzak aurkeztu dituzte joan den astean. Azterketak agerian uzten du EAEko jendartearen %57rentzat arazo nagusia etxebizitza eskuratzea dela. Biztanleriaren %47k lan merkatuarekin lotuak diren arazoak ezartzen ditu kezka nagusi gisa, %28 osagarri sistemarekin kezkatuak dira, %20, berriz, arazo ekonomikoekin eta %19 delinkuentziarekin.
Usaian bezala, soziometroak herritarren jarrera politikoez ere galderak egiten ditu. Atal honek...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a
Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak (GEB) salatu du Espainiako Barne Ministerioak Txomin Letamendiri buruzko dokumentazioa zentsuratu duela.
Eusko Gudarosteko komandante eta Euskal Informazio Zerbitzuetako kide izan zen Letamendi, eta 1946an eta 1947an arrastatu, torturatu eta baldintza ezin gogorragoetan espetxeratu zuten frankistek, eta tratu txar guzi horien ondorioz hil zen 1950eko abenduaren 20an. 2024ko abenduan, GEBk salaketa bat aurkeztu zuen haren kontrako krimenak...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a
Madrilgo Fiskaltzak bost urteko presondegi zigorra eta Frantziako Estatutik kanporatzeko agindua eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat, 2002tik 2005era bitarte ETAko kide izatea leporatuta. Orain, Parisko Dei Auzitegiak eman beharko du auzibidearen gaineko ebazpena: hain zuzen, uztailaren 2an. Aldeek, baina, Kasazio Auzitegian helegitea aurkezteko aukera ukanen dute segidan. Prozesuaren bururatzea gako izanen da, Frantzian Urrutikoetxearen kontra martxan den azken auzia baita, eta hesteak bide...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a
Nafarroako Noain herrian 250 jende etxegabe dira 2025eko urtarrilaren 13tik hona. Egun horretan, bi gas leherketa izan ziren Noaingo Zabalegiko Kontzejua karrikako etxeetan. Bederatzi pertsona zauritu ziren eta horietako bik zauri larriak ukan zituzten: 22 urteko mutiko batek eta 13 urteko neska batek. Leherketek zenbait etxe suntsitu zituzten, eta 250 bizilagunek etxetik atera behar ukan zuten. Urtea iragan den honetan, familiek ohartarazi dute haien etxeetara itzultzeko soluziorik ez...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a
Iranen kontra Israelek eta Estatu Batuek hasi duten gerlak Ormuzeko itsasbidea hetsi eta Nafarroako zenbait enpresa ezustean harrapatu ditu. Hala nola, Nafarroako hegoaldean luzerna ala alpapa transformatzen eta mundura saltzen duten enpresak, Liverco eta Nafosa izenekoak.
Gerla hastean, Livercok 250 edukiontzi zituen Persiar golkora bidean, eta Nafosak 611tik hurbil. Hots orotara, Nafarroako 20.200 tona alpapa ziren, itsasoan noraezean. Aterabide gisa, Zipreko eta Greziakoportuetara...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 16a
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsi duten jarrerarekin bat eginik, Eusko Jaurlaritza ere prest azaldu da Kutxa fundazioarekin batera lankidetzan aritzeko Eureka zientzia museoak idekirik jarrai dezan. 2026ko ekainaren 30ean hestekoa zen Donostiako Miramon teknologia parkeko Eureka zientzia museoa, 25 urtez Euskal Herriko ikasleak eta familiak zientziara hurbiltzen arizan ondoan. Baina museoak zabalik segitzearen alde sortu den herri dinamikari esker, Kutxa fundazioak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016