Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a
Hamabost urte zituelarik, Mitxel Longaron Tolosako Sakre taldean hasi zen, rock musika progresiboa jotzen zuela. 1978an disko bakarra atera eta gero, taldea desegin zen. Ondotik, Mitxel Longaron-ek beste hainbat proiektutan jo zuen urte luzetan: hala nola Imanol Larzabalekin, 21 Japonesas eta Duncan Dhu musika taldeekin, eta azken urteotan Postal Kolekzionistak-en. Longaron Itoiz taldeko bateria-joilea izan zen “Ezekiel” diskoan. Horietaz gain, Mitxel Longaronen musikari-ibilbidea luze...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 07a
Iberdrola multinazionalak duen arte obren bildumako 138 artelan Bilboko Arte Ederren Museoan erakutsiko dira 2026ko agorrilaren 30a arte. Erakusketa “Paraleloak eta meridianoak” deitzen da eta zortzi atal tematikotan antolatua da. Hala nola, natura, urak eta ildoak, gorputza eta aztarnak, lana, argia, artista eta haren espazioak, arkitektura eta eraikuntza eta hiria eta portua. Bestalde, Iberdrola dorrean bisita egiteko parada izanen da larunbat guziz, aitzinetik izena emanez. Iberdrolak...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Hithium elektrikazko bateriak osatzeko enpresa da. Nafarroako Gobernuak eta Hithium Txinako enpresak Pekinen hitzarmena sinatu berri dute, Foru Erkidegoan eginen den inbestimendua gauzatzeko. Proiektuak Nafarroan bateriak biltegiratzeko lantegia sortzea aurreikusten du, 405 milioi euroko inbestimendua da, orotara 1.000 lanpostu izanen dira, lehen fasean 700 lanpostu inguru sortuko...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
“Argantzunek Trebiñu Eguna” ospatua izan da, Gaztela eta Leongo Gobernuaren menpe den herri hau Arabako probintziaren parte izan dadin galdegina izan da. Besteak beste, Trebiñuko herritarrei euskarazko hezkuntza publikoa bermatzea lortu nahi zaie, bai eta bertan bizitzeagatik jende anitzek dituzten zailtasun administratiboak desagertzea. Horretaz gogoetatzeko, iaz integrazio mahai bat plantan jarri da, PPk salbu alderdi politiko guziek egitasmoa babestu dute. EAJ alderdi...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Donostiako Jon Insausti auzapezak uda aitzin tasa turistikoa plantan jarriko zuela aipatu zuelarik, eztabaida piztu da. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuak adierazi du 2027a baino lehen ez duela uste bideragarria denik, epe teknikoak direla eta. Sailburuak uste du ezinezkoa dela uda baino lehen abiatzea. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak zioen akordio batetara heltzeko Gipuzkoako Batzar Nagusian eztabaidatuko dutela.
...Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Kanabisa da Euskadin gehien atzematen den droga, kokainaren aitzinetik. Iaz Ertzaintzak 7.500 marihuana landare harrapatu zituen. EITB Dataren azken azterlanetik dira zenbaki horiek agertu. Ikerketa horretan Hego Euskal Herrian kanabisaren kontsumoa aztertu da. Txostenak hainbat ikerketen eta inkesten datuak bildu ditu: drogen kontsumoa, mendekotasun arriskuak, legeztatze neurriak eta atxiloketen bilakaerak dira kontutan hartuak izan. Hermelo Molero Bilboko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016