Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Aitzineko artikuluan aipatu tindaketak gaitzetsi dituzte Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EH Bilduk, Fernando Buesa fundazioak eta Covite ETAren biktima batzuen elkarteak.
Imanol Pradalesek zabaldu duen mezuak honela dio: “Onartezina da besteen pentsatzeko modua ezabatu nahi izatea, eta onartezina da mundu ikuskerak inposatzea”. Elkartasuna adierazi die PSE-EEkoeta PPko militanteei.
EH Bilduk, bere aldetik, “irmoki gaitzetsi du” PSE-EEko idazkari nagusi...
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Hilabete bat baino gehiago falta da sagardotegi denboraldia hasteko, baina Hernaniko Udalak gogoetak egin eta neurriak finkatu ditu “jarduera ekonomikoaren eta herritarren ongizatearen arteko oreka bilatzeko”. Alabaina, urte guziez buruhauste handiak izaten dituzte sagardotegietara trumilka joaten diren jendeen errezibitzeko, herritarrak sobera kaltetu gabe.
Alde batetik, urtarrilaren 24tik maiatzaren 4ra artean Hernanira joanen diren autobus antolatuak Ibaiondoko industrialdean...
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Durangoko azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra iragan da. Aurten bi gune berri estreinatu dituzte, Artatea, arte ederren plaza eta Berbagailua podcasten eremua.
Antolatzaileek zehaztu dute 175 eragilek (sortzaileak, diskoetxeak, argitaletxeak, autoekoizleak, hedabideak, erakundeak...) 285 erakusmahai ezarri dituztela ikusgai. Orotara 1026 kultur berritasun eta 273 ekitaldi aurkeztuak izan dira lau egunetan zehar.
...Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Manifestaldi nazional eta jendetsua egin du Euskal Herrian Euskarazek joan den larunbatean, Durangon, “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” lelopean. Ekimen honen bidez, EHEk euskarak behar duen pizkundea indartzeko deia luzatu du, eta azpimarratu du “tresna politiko propioak sortuz” baizik ez dela lortuko Euskal Herri euskalduna.
...Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Urdaibain Guggenheim museoa eginen den edo ez erabakitzeko bilkura bat izanen da abenduaren 16an. EITBk jakitera eman duenaren arabera, iduri luke gehiengoak egitasmoa baztertzearen alde bozkatuko duela.
Proiektuarekin zerbait ikustekorik baduten erakundeek zenbait argibide eman dituzte azken hilabeteetan. Horietako argiena Bizkaiko ahaldun nagusiak eman zuen joan den iraileko politika orokorreko osoko bilkuran eta egitasmoa epe ertainera gauzatzea zaila ikusten zuela adierazi zuen....
Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 11a
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko laugarren linea eraikitzeko proiektua finkatzeko hitzarmena sinatu dute. 2027 hondarrean hasiko dira Errekalde eta Matiko lotuko dituen trenbidea eraikitzen. Lehen fasea izanen den honetan, 6,7 kilometroko trenbidea eraikiko dute. Horretarako, 412 milioi euroko inbestimendua egin beharko dute. Jaurlaritzak gastuaren %55a beregain hartuko du, eta gainerakoa, foru aldundiak finantzatua izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016