Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Cristina Ibarrola UPN alderdiko buruzagiaren ustez, Bilboko Athletic futbol taldeak Nafarroari iraina egin eta errespetu eskasa ukan ditu heldu den urteko denboraldirako hautatu duen atorra dela eta. Hain zuzen, datorren denboraldiko tixertak Euskal Herriko mapa txiki bat darama bizkarrean eta ikurrinak mapa hori estaltzen du. Horrek haserre bizia piztu du UPNn eta Espainiako federazioari moduan, Cristina Ibarrolak idatzi die Athleticeko lehendakariari eta Maria Chivite Nafarroako...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak jakinarazi du ekainaren 15ean irekiko dela Gipuzkoako presondegi berria, Zubietan. Ekain erditik goiti Martuteneko presondegitik lekualdatuko dituzte presoak, nahiz eta, “segurtasunagatik”, ez duten zein egunetan izanen den zehaztu. Haatik ezaguna da noiz hetsiko dituzten Martuteneko ateak: ekainaren 24an.
Bere aldetik, Zubietako espetxea sei...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Euskal Herriko gaztetxeen eta gazte asanbladen topaketak maiatzaren 29an eta 30ean iraganen dira Elorrion, Bizkaian. Antolatzaileen erranetan, hausnarketa kolektiborako espazio garrantzitsuak izanen dira. Egunaren antolatzeko bilkura andana egin dute Euskal Herri osoko herrietan barna. Ehundik gora gazte asanbladek parte hartu dute. Inplikazio hori “gaztetxeen loraldiaren” marka dela diote antolatzaileek.
...Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Aurtengo Getxoko Folk festibalak Xalbador omenduko du, heldu den larrazkenean. Joxean Goikoetxea musikari eta konpositoreak zuzendurik, Euskal Herri osoko hainbat artistek duela mende erdi zendu zen Xalbador ohoratuko dute. Getxoko Folk Jaialdia irailean izanen da eta Celtas Cortos, Dulce Pontes eta ETS ariko dira, besteak beste.
...Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bosgarren Taldekako Bertsolari Txapelketa antolatuko du aurten. Hamalau talde ariko dira lehian, Bizkaia osoko bertso-eskoletatik. Elkartearen helburua da taldekako bertso txapelketa giro informalean eta besta giroan iragatea. Bost kanporaketa izanen dira ekainaren 5 eta 12aren artean. Bost egun horietan hiruna saio jokatuko dituzte taldeek. Egunean egina izanen den lan osoa kondutan harturik, kanporaketa bakoitzeko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da....
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 21a
Makina erremintaren sektorerako iazko urtea zaila eta ezegonkorra izan zen, aurtengoa ere bide beretik doa, 2.247 milioi euroko fakturazioarekin burutu zuten, aitzineko urtean baino %3,27ko beherapenarekin. Perez Berdud AFM-ko presidentearen hitzetan, makina erremintaren sektoreak ongi atxiki dio testuinguru geopolitikoari. Halere, Iraneko gerla luzatzen bada, kalteak nabarituko direla gehitu du. Enpresaburuaren arabera, Txinaren etengabeko hazkundeari eta prezioari aurre egin behar diete....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016