Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 18a

Zinegoak Festibala

Maiatzean hasirik eta uztaila arte iraganen da aurten Zinegoak Bilboko 23. LGBTQI + Nazioarteko Zinema eta Arte Ezenikoen jaialdia. Ekainaren 18tik 29ra Zinegoak Sari Nagusia izanen dute eskura Sail Ofizialeko lanek. Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Saria eskuratzen duen egileak 3.000 euro errezibituko ditu. Diru kopuru bera hartuko du Lesbianismoaren eta Generoaren Saria irabazten duenak ere, eta, azkenik, 1.000 euroko saria ukanen du publikoak aukeratu film laburrik...

Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 18a

Kristinaenea ala Gladysenea

Ehun urte bete dira Donostiako Kristinaenea parkea jendearentzat zabaldu zutenetik, eta hori ospatzeko hainbat bisita gidatu egin ditu Cristina Enea fundazioak. Mandasko Duke-Dukesak Donostiako hiriari 78.979m²-ko hedadura zuen eremua eskaini zion, horietan 993m² eraikitako azalera zirela jauregia, kapera, sukaldeak, atezaindegia eta bi etxe gehiago. Hori bai, baldintza batzuk zehaztu zituzten horretarako: gauero parkea itxi egin...

Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a

Medikuen sindikatuaren deialdia

Batzordea osatzen duten medikuen sei sindikatuk ekainaren 15etik 19ra grebara deitzen dute. Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (SME) batera, Espainiako Medikuen Sindikatuen Konfederazioak (CESM) osatzen du batzordea.

Sindikatuek Osasun Ministerioarekin negoziatzeko eta elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere eztabaidatzeko egiazko borondatea agertzen bada eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badira.

Espainiako Osasun Ministerioaren aurrean, estatutu marko propioa...

Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a

Osakidetza: Europaren laguntza

Europak 500 milioi euroko laguntza emanen dio Euskadiri mailegu baten bidez, euskal osasun sistema publikoa eraberritzeko eta indartzeko. Eusko Jaurlaritzak eta Europako Inbertsio Bankuak akordioa Bilbon sinatu dute.

Urrats erabakigarria da, Osakidetzarako aurreikusitako inbertsio plana gauzatu ahal izateko. Besteak beste, 21 osasun zentro berri zabaltzeko Imanol Pradales lehendakariak eta Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren presidenteak...

Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a

Etxetako langileen pentsio eskasa

Etxetan eta familietan lanean ari diren 158.000 langileek, emazteak bereziki, erretretako adinera helduak direnean irabazi apalak ukan dituzte. Erretiroaren eskubideek ez diote bizitzeko ahalmenik emanen, beraz beste diru iturri bat beharko dute erretreta sariari gehitzeko. Oxfam Intermón bulegoak egin azterketak...

Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a

Nafarroan lan publikoak ustelkeriarik gabe?

Nafarroako Parlamentuan batzorde batek ikerketa abiatu du instituzioan ustelkeria kasuak badiren jakiteko. Batzordeak 9 lan publikoren kontratuak kontrolatu ditu, ustelkeriarik egon den argitzeko. Bederatzi hilabetez dozenaka inkesta eraman ditu.

PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik lau ondorio nagusi adostu eta aurkeztu dituzte. Alderdi politiko horien arabera ez da baieztatzerik Nafarroako Gobernuko arduradunek legez kanpo lan kontratuak eginak izan direla. Halaber, ez da errestorik Foru...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016