Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Aurten beteko dira 50 urte 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zela Gasteizko San Frantzisko elizan. Polizia tiroka oldartu zitzaien han bilduak ziren langile grebalariei, eta haietako bost hil zituzten. Urtemuga horren karietara, hainbat talde eta erakunde ari dira oroimen-ekitaldiak prestatzen.
Ernai gazte antolakundeak, “ekinez egina, memoria eta borroka” izeneko dinamika aurkeztu du. Ekimen horren baitan, martxoaren 3ko gertakariei buruzko mintzaldiak emanen...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Eusko Jaurlaritzak hamabi eskola publiko elkartuko ditu Bizkaian, eta sei ikastetxe bilakatuko dira. Zehazki, Bilbo, Basauri, Getxo eta Leioako eskolak hunkituko ditu bateratze prozesuak.
Eskolak elkarretaratzearen arrazoietako bat ikasle kopuruen apaltzea da. Alabaina, gero eta haur gutiago sortzen da, eta beraz, ikastetxeetan izena ematen duten haurren kopurua ere murriztu da. Jaurlaritzak jakinarazi duenaren arabera, 2020tik hona 13.000 ikasle baino gehiago galdu dira Ama Eskoletan...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Lan merkatuari buruzko Eustaten inkestaren emaitzak ezagutzera eman dira joan den urtarrilaren 23an. Horien arabera, langabezia heina %6,3ra apaldu da EAEn 2025. urte bukaeran. 2008ra behatu behar da tasa ttipiago bat ikusteko, orduan %3,8 izan baitzen batez bestekoa.
Eustaten biztanleria aktiboaren inkestak erakusten du 68.000 langabe zirela 2025eko laugarren hiruhilekoan EAEn, aitzineko urteko garai berean baino 7.600 gutiago. Langabe horien erdiak baino gehiago Bizkaian daude...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 29a
Sorturen IV. Kongresua bururatu da joan den larunbatean, Ficoban, 600 militanteren presentziarekin. Duela urtea jakinarazia zuen bezala, Arkaitz Rodriguezek koordinatzaile nagusi kargua utzi du, eta Xabi Iraolak hartu dio lekukoa.
Iraolak Sorturen gidaritza hartzean egin duen lehen mintzaldian, hiru eginkizun nagusi zehaztu ditu: euskal proiektu nazionala eraberritzea, politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea, eta Euskal Estatuaren oinarriak eraikitzea.
...Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a
Langabezia sarien kudeaketa, kotizaziorik gabeko laguntzak, eskola asurantzak, itsas salbamendua eta makineriaren egiaztatzeko zentroa sartzen dira joan den urtarrilaren 15ean Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak izenpetu duten Jaurlaritzaren aldeko eskumen berrien akordioan. Horrenbestez, Gizarte Asurantzaren atal batzuk kudeatzen hasiko da Eusko Jaurlaritza lehen aldiz, 2027ko urtarrilean.
Eskumenen zabaltzeko akordio hau bereziki garrantzitsua da, ezen urte luzez ezinezkotzat...
Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 22a
Irungo mugan autobidea blokatzen laurehun bat laborari ziren joan den asteazkenean, Hego Euskal Herri osotik jinik. Autobusez gehienak eta Gipuzkoako eta Nafarroako hainbatek traktorez bidea eginik, hauek hirurogei bat zirela. ENBA, EHNE eta UAGN Hego Euskal Herriko nekazarien elkarte nagusiak deitzen zuten eta haiei juntatu zaizkie Nafarroako “Semilla y Belarra”-ko, Arabako “Atac Trebiñu” eta “Araba Landaren Alde” taldeko kide zenbait. Lapurditik,“A63ko ultrak”...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016