Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 04a
Bilboko Athletic futbol taldearen atorra berrietan Euskal Herriko mapa eta ikurrina ageri dira eta hori ez zaio batere gustatu Union del Pueblo Navarro (UPN) alderdiari, ez baitu onartzen Nafarroa ere mapa horretan agertzea. Horregatik, salaketa aurkeztu du Espainiako Futbol Federazioan.
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak adierazi du atorran ageri den irudiak “Nafarroaren errealitate juridiko-administratibo eta instituzionalari kalte egiten” diola. Alabaina, Ibarrolaren ustez,...
Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 04a
EHNE-Nafarroa laborarien sindikatu abertzaleak maiatzaren 30ean ospatu du VIII. Kongresua, “5.000 baietz” lelopean. Sindikatuak familia-ustiategietan oinarritzen den eredua aldarrikatu du. Halaber, gero eta lur eta ekoizpen gehiago enpresa talde handien esku gelditzen ari direla ohartarazi du.
Buruzagitzan zenbait aldaketa egin dituzte, baina Fermin Gorraiz Itoitzeko abeltzaina hautatu dute berriz lehendakari gisa. Idazkari nagusi karguan, aldiz, Felipe Etxetxikia Azpirotzeko...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Lekeitioko arrantzale bat Senegalen hil zen joan den ostiralean, Dakar inguruko uretan. Bermeoko Atunsa enpresarentzat egiten zuen lan, eta 45 urte zituen. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, heriotza ez-traumatikoa izan bide da. Sindikatuak gogorarazi du haatik, enpresa horretan joan den urtarrilean berean beste langile bat hil zela modu horretan. Gainera, LABek salatu du gauza ezaguna dela Euskal Herriko enpresak nola ari diren: “beste lurralde batzuetako itsasoak ustiatzen hemengo...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Global Sumud Flotillako bi euskal kide eta harrera egitera joan zitzaizkien bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Loiuko aireportuan, joan den ostiralean, “agintaritzaren aurkako atentatua” leporaturik. Ondotik askatu bazituzten ere, bi arrastatuetatik bat ospitaleratu behar ukan zuten. Biharamunean, Global Sumud taldeak deiturik, manifestaldi jendetsua egin zen Bilbon. “Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza sionismoaren konplize! Sionismoa suntsitu, Palestina askatu!” oihukatu zen,...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Arguedasen 43 urteko gizon batek bere bikotekidea hil zuen joan den aste hastapenean, eta ondotik bere burua Guardia Zibilaren esku utzi zuen Valtierrako kuartelean, hiltzailea zela aitortuz. Foruzaingoak azaldu zuenez, 44 urteko emaztearen ahaide batek atzeman zuen gorpua, astelehenean bere etxera joanik, mugikorrari ez ziolako larunbataz geroztik erantzuten.
Indarkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian hiltzen duten bosgarren emaztea da Arguedasekoa. Azken hilketa Iruñean gertatu...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 28a
Lurraren defentsan ari diren Arabako hainbat elkartek – adibidez Aiaraldeko Mendiak, Araba Bizirik, AHTrik Ez Arabako Lautada edo Aramaixo Bizirik –, Arabako zenbait Herriko Etxek eta administrazio batzarrek manifestaldia egin zuten joan den ibiakoitzean Gasteizen. Araban martxan diren hainbat egitasmoren bidez, erakunde publikoak “korporazio handien” interesak lehenesten dituen “industria eredua” ezartzen ari direla salatu gogo zuten.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016