Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a
Gure Fatima arrantza ontziak Galizian Burelako portuan deskargatu ditu denboraldiko lehen atun zuriak. Atlantikoan Finistère hego mendebaldean arrantzatuak izan dira. Bermeoko ontziak apirilean arrantzatzera abiatu dira eta 4 asteren buruan 2.100 kilo atun deskargatuak izan dira. Harrapaketa eskasa erregaiaren prezioa den bezalakoa izanez.
Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a Urtebete falta denean egin den galdeketaren arabera: EAJk Bizkaian bere nagusitasunari jarraituko lioke, baina EH Bilduk emaitza ona egingo luke. Foru hauteskundeetarako EAJk 2023ko emaitzak berdinduko lituzke eta EH Bilduk 4 puntu irabaziko lituzke. EAJk nagusitasunez Bizkaian foru hauteskundeak irabaziko lituzke, baina EH Bilduk gora egingo luke. EITB Focusen inkestaren arabera jeltzaleek duela lau urteko emaitza berdintsua lor lezakete (%39,2), ezker...Hego Euskal Herrian hauteskundeak gaur balira
Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a
Emaitzak aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan, Pello Rodriguez Mondragoneko Kontseilu Orokorreko lehendakariak urtea oso baikortzat jo du. Proiektu kooperatiboaren “sendotasuna” eta kooperatibek “eraldatzen ari den ingurunearekin batera egokitzeko duten gaitasuna” azpimarratu ditu, zalantzaz betetako testuinguru geopolitikoa aipatuz. Aurkeztu datuei dagokienez, balantzearen arabera, emaitza garbia 618,8 milioi eurokoa izan da, 2024an baino %1,2 apalagoa. Korporazioaren arabera,...
Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 04a
Bingen Zupiriaren adierazpenak - Maiatzaren 23an Loiuko aireportuan ertzaintzarekin gertatu ziren kalapitei ihardukitzeko, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarreko batzordean, maiatzaren 26an. Oroit maiatzaren 23an heldu zirela Bilbora Global Sumud Flotilla ekimeneko kideak, Israelek kanporatu ondoan.
Hasteko, sailburuak onartu du Ertzaintzaren jokabidea “ez zela gertatu behar” eta barkamena galdegin du...
Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 04a
Euskalgintzaren Kontseiluak pizkunde bat eragin nahi du euskara larrialditik indarraldirako bidean ezartzeko xedez. Horretarako, Pizkunderako Erronka 2036 txostena aurkeztu du maiatzaren 28an, Andoainen. Dokumentu horretan heldu diren hamar urteetarako desafioa zehazten du: euskalduntze erritmoa akuilatzea, 2036rako 300.000 euskaldun oso gehiago erdiesteko (oraingo kopuruaren bikoitza). Erabilerari dagokionez, aldiz, %20ko heina gainditzea du helburu. Txosten...
Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 04a
Joan den ostiralean Irungo Udaletxean iragan den Osoko Bilkuran, Meliton Manzanasek dituen dekorazio, medaila eta ohore guziak baliogabetzeko eskaera aurkeztu du Egiari Zor Fundazioak. Galdea onartua izan da PSEren, EAJren, EH Bilduren eta Podemosen baiezkoari esker. PPk kontra bozkatu du.
Honela, Poliziaren Merituaren Ordenaren Gurutze Handia eta Terrorismoaren Biktimen Aitortzarako Gurutze Handia kenduak izanen zaizkio Manzanasi.
Pilar Garaialde Egiari Zorreko eledunak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016