Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a
Maiatzaren 4an zendu da Karlos Garaikoetxea, 87 urtetan, bihotzeko bulta txar baten ondorioz. Frankismo ondotik plantan ezarri zen Eusko Jaurlaritzako lehenbiziko lehendakaria izan zen eta euskal autogobernuaren berreskuramenean funtsezko ekarpena egin zuen. Lehendakari kargua bete zuen 1980tik 1985era. EAJrekin izan zituen desadostasunen ondorioz, Eusko Alkartasuna alderdia sortu zuen, eta euskal nazionalismoaren erreferente nagusietako bat bilakatu zen 80 eta 90eko...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a
Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du heldu den ekainaren 13an Iruñean eginen den Euskaltzaleon Martxa aurkezteko, eta horretan parte hartzeko dei egin die Euskal Herri osoko euskaltzaleei. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du “euskaraz bizi nahi dut” izanen dela ekimenaren aldarri nagusia.
Hiru zutabetan banatuko da Euskaltzaleen Martxa. Hiruak Antoniutti parketik, Runako parketik eta Askatasun enparantzatik abiatuko dira (17:00),...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da maiatzaren 16an, Otxandion (Bizkaia), UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolaturik. Bi xede nagusi izanen ditu ekitaldiak: udalerri euskaldunen ekarpena besta giroan agertzea eta etorkizuneko egitasmoak nabarmentzea.
Iratxe Lasa Markina-Xemeingo auzapez eta UEMAren zuzendaritza batzordeko kideak azaldu duen bezala, maiatzaren 16koa “udalerri euskaldun guzien eguna” izatea nahi dute, ez UEMAko kideena bakarrik, eta besta giroan...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a
Pasaiako Portu Agintaritzak 2025-2030 Plan Estrategikoa aurkeztu du maiatzaren 7an. Plan honen helburu nagusia izanen da merkantzien trafikoa %25ez handitzea eta Pasaiako portua “Ardatz Atlantikoko nodo lehiakor gisa” kokatzea. Horretara heltzeko, 2030era arte urtean 10 milioi euroko inbestimenduak egitea pentsatzen dute.
Gaur egun, 1.330 lanpostu ditu Pasaiako portuak, eta heldu diren lau urteetan 1.600 izatera heldu nahi dute. Izaskun Goñi eta David Candelario portuko...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a
Endesa argindar enpresak zentral eoliko bat eraiki nahi luke Urumea ibaiaren haranean. Ikatz Gane deitzen da proiektua. Bortz haize errota lituzke, bakoitza 4,99 megawatteko indarrarekin. Beraz, azpiegiturak 25 megawatt lituzke, orotara. Haize errotek 205 metroko goratasuna lukete, eta Hernaniko lurretan ezarriko lirateke denak. Hernaniko Udalak, ordea, egitasmo horren kontrako 42 salaketa aurkeztu ditu joan den astean. Urumeako Mendiak Bizirik plataformak, berriz, herritarren 3.512 sinadura...
Hegoaldean | 2026ko Maiatzaren 14a
1976ko maiatzaren 9an gertakari latz eta ilunak izan ziren Montejurran (Nafarroa). Eraso batean, bi pertsona hil zituzten tiroz: Aniano Jimenez Santos eta Ricardo Garcia Pellejero karlistak. Orduko kronika batzuek karlismoaren bi adarren arteko borroka gisa aurkeztu zuten han gertatutakoa, baina hilketa haien gibelean botere post-frankistek eskuin-muturreko bertze kide batzuekin batean sustatu konspirazioa izan zela diote afera ikertu dutenek.
Mende erdiaren karietara, Lizarrako Udalak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016