Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi du alkoholaren eta psikofarmakoen ohiko kontsumoaren prebalentzia handia dela 65 urtetik goragoko pertsonen artean. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egin txosten batek agertzen du. Txosten horren arabera, gizonen %40ak egunero alkohola kontsumitzen du eta emazteen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak. Txostenak erakutsi duenez, adineko gehienek ez dute kontsumo arazorik, baina substantzia jakin batzuk maiz eta...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 30a
Torturaren zazpi biktimek ekimen bateratua abiatu dute, Espainiako justiziari eskatzeko beren kasuak berriro irekiak eta ikertuak izan daitezen. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak azken urteotan tortura kasu hauek ez ikertzeagatik Espainia hamar aldiz zigortu du. Oihan Ataun, Patxi Arratibel, Mikel San Argimiro, Martxelo Otamendi, Xabier Beortegi, Iñigo Gonzalez eta Bea Etxebarria dira ekimena abiatu dutenak, Iruñean agerraldia egin dute Oscar Sanchez eta Iratxe Urizar abokatuekin...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a
Gizarte zibileko zazpi erakundek salaketa ezarri dute Beasaingo CAF tren ekoizlearen kontra, Jerusalemgo tranbiaren eraikuntzan duen parte hartzearengatik. Salaketa joan den otsailaren 18an pausatua izan zen, eta orain Espainiako Fiskaltza honen aztertzen ari da.
CAFen kontrako salaketan partaide dira Comunitat Palestina de Caralunya, Novact indarkeriarik ezaren aldeko institutua, CSCA arabiar kausarekiko elkartasun batzordea, ODESCA gizarte eskubideen eta justizia...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a
“Arnasgune” hitza erabiltzen da euskararen presentzia agerikoa duten eremuak izendatzeko. Baina ezin uka gune horietan ere arnasten den airea gero eta gehiago erdaraz kutsatua dela. Gure hizkuntzaren gainbehera horri buru egin nahiz, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak “Esnatu” dinamika aurkeztu du apirilaren 14an, Orion. Ekimenaren helburua da gisa orotako eragileak sustatzea eremu euskaldunek bizirik irautea ahalbidetuko duten engaiamenduak hartzera.
Hauek dira...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a
Apirilaren 23 honetan abiatuko da Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 23. edizioa, eta apirilaren 30a arte iraunen du. Zortzi egun horietan, 27 film luze eta 19 labur erakutsiko dituzte eta ondoko gaiak izanen dira aipagai nagusiak: errefuxiatuen egoera munduko hainbat lekutan, haurren osagarria, emazteek erlijioetan duten zeregina, Afrikako haur soldaduak eta gizarte mobilizazioen indarra. Palestine 1936 filmak zabalduko du festibala, eta aurkeztuko...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 23a
Nafarroako Foru Gobernuak funtzionario publikoen eta eskuin muturreko taldeen motibazio politikoko ekintza bortitzen biktimak izan diren 81 pertsoneri onarpena eta erreparazioa adierazteko ekitaldia egin die apirilaren 15ean. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariaren ustez, “duela hamar urte pentsaezina zen” horrelako ekitaldi bat egitea.
Ekitaldian, 57 gizon eta 24 emazte onartu dituzte. 60ko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016