Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Donostian kokatua den Martuteneko presondegia desegiteko proiektua martxan emana dute Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta Espainiako Gobernuak. Oraingo ustez, 2027an hasiko dira hura botatzen, eta babespeko 400 bat etxe eraikiko dituzte kartzela izan zen lekuan. Hori ikusirik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 legean oinarriturik, Euskal Herriko 24 erakunde memorialista elkartu dira presondegia memoria gune izenda dezatela galdegiteko....
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Ingurumenaren egoera agertzen duen txostena aurkeztu dute Josu Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak eta Maria Garcia, Ihobeko Estrategia eta Berrikuntza zuzendariak. Ingurumenarekin zerikusia duten hainbat adierazleren bilakaera aztertu dute. Oro har, atal gehienetan bilakaera egokia izanik ere, batzuetan arazoak hauteman dituzte.
Txostenak erakusten duenaren arabera, azken bi hamarkadetan %38 murriztu dira berotegi efektuko gasen isuriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan,...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Hondarribiko Udalak II. Berdintasun Plana onartu du martxoaren 26an, gobernu-taldea osatzen duten Abosanitz eta EH Bilduren bozei esker. EAJk eta PSEk kontra bozkatu dute, plana egiteko moldearekin ez direlako ados eta alarde tradizionalaren aldeko emazte elkarte bat baztertua izan dela pentsatzen baitute.
Onartu den dokumentuak, alde batetik, Alardeari buruzko gatazkari konponbidea aurkitzea du xede, berdintasunari lotua den gaia delakoan, eta bertzetik, berdintasunezko alarde baten...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak bilkura egin dute martxoaren 27an. Bi agintariek adostu dute Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartzen ahalko duela, Aldebiko Aireportu Organo berri baten bidez. Hitzarmen honi esker, Jaurlaritzak erabaki garrantzitsuetan eragiteko gaitasuna” ukanen du. Halaber, biltzarrak bertze akordio batzuk ere ekarri ditu, hala nola herritarren segurtasuna hobetzekoak eta industria saileko enpresa ttipi eta...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Joan den larunbatean jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketa Gasteizko Europa Jauregian. 800 bat ikus-entzuleren aitzinean. Taula gainean sei bertsolari agertu dira: Martin Abarrategi, Maddi Agirre, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Peru Abarrategi eta Iñaki Viñaspre. Azken buruz burukoa Iñaki Viñaspre eta Unai Andaren artean jokatu da. 1.141 puntu bildurik, Iñaki Viñasprek eskuratu du txapela.
...Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Heldu den igandean Iruñean ospatuko duten Aberri Egunaren aitzin-gostu gisa, Euskal Herria Batera herri ekimenak ekitaldi bat egin du martxoaren 28an Lizarran. Agerraldi honen helburua izan da Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko bidean jauzi bat ematea beharrezkoa dela erakustea.
Euskal Herria Baterako bozeramaileek Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa aldarrikatu dituzte, bertzeak bertze. Hots, Euskal Herriak oraino eskas dituen aitortza eta zabalpena...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016