Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a
Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da, erdi-askatasuneko baldintzan. Astean zehar espetxetik egunaz ateratzen ahal da, lan egiteko eta gauaz berriz itzuli beharko du. Asteburuetan ez du ateratzeko baimenik. Covite terrorismoaren biktimen elkartearen ustez, erabakia “justifika ezina” da. Salaketaren arabera, Iparragirrek “iragan kriminal oso larria du, 793 urte eta 8 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri baitzioten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez,...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a
Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko duela iragarri du, erkidegoan diren erlijio nagusien ordezkariak batuko dituena. Helburu hori guziekin, Aniztasuna, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Espainiako Estatuko Erlijioari eta Sinesmenei buruzko barometroak eman datuen arabera. Euskal biztanleriaren gehiengoak (%53) dio ez duela erlijio sinesmenik eta %42k sinesmen erlijiosoak dituzte. Erlijioren bateko sinestunetan, atxikipen katolikoa da nagusi (%34). Aniztasun horren zati...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a
Euskal Autonomia Erkidegoak 2045eko urtarrilaren 1ean 2.295.100 biztanle ukanen ditu: 1.179.796 emazte (%51,4) eta 1.115.304 gizon (%48,6). Eustat euskal estatistika erakundeak egin proiekzio demografikoen arabera, 77.000ko bat pertsona gehiago izanen dira (+%3,5) eta populazio emendatzea (%78) lehen hamarkadan gertatuko da (2025-2035). Immigrazioaren bilakaeraren ondorioz urtero Autonomia Erkidegoan 12.700 biztanle gehiago egotea aurreikusten da (2025-2044), urtean 53.000 migratzaile...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 09a
Frantziako Senatuak lehenen aldiz Euskal Herriko lehendakari baten bisita ukanen du. Imanol Pradales Autonomia Erkidegoko lehendakaria frantziar senatuan izanen da. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez: “Euskadiko autogobernuaren, garapen ekonomikoaren eta lurralde kudeaketaren eredua ezagutarazteko helburuarekin goaz. Lehendakariak Euskadi Europako eremuan eragile garrantzitsu gisa kokatu nahi du. Frantzian estatu instituzionalaren inguruan den eztabaidan euskal eredua proiektatu nahi du,...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Hizkuntza eskubideei buruzko salaketa, laudorio eta argibide galdeak biltzen ditu urtero Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Horretarako, Euskararen Telefonoa zerbitzua ezarria du herritarren esku, eta aitortu behar da ohar gehien-gehienak salaketak izaten direla. Martxoaren 24an aurkeztu dute “Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025” izeneko txostena, Gasteizen. Honek agerian uzten duen ondorio nagusia ez da ona: hizkuntza eskubideen aitortzan oraino ere ez da aitzinamendu handirik gertatu, eta...
Hegoaldean | 2026ko Apirilaren 02a
Ormuzko itsasartean gertatzen ari denak ondorio larriak ditu euskal arrantzaleentzat. Joan den astean Ondarroako alturako arrantza-ontzi batzuk ez dira itsasora atera erregaien kariotzearen ondorioz. Bost ontzi portuan gelditu dira eta ondoko egunetan bertze batzuk ere geldituko direla ohartarazi du Mikel Ortizek, Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteko zuzendariak.
Ondarroako alturako arrantza-armadoreen elkarteko arduradunek azaldu dute erregaia hain garesti izanik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016