Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a

Auto elektrikoak erosteko dirulaguntzak luzatuak

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 30era arte luzatuko ditu auto elektrikoak erosteko eta kargatze azpiegiturak jartzeko dirulaguntzak, Energiaren Euskal Erakundeak iragarri duenez. Plan hori Europar Batasunak finantzatzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen du. 35 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu ibilgailu elektrikoak erosteko eta 30 milioikoak kargatze azpiegiturak jartzeko. Energiaren Euskal Erakundeak 17.400 eskaera eskuratu ditu, eta horien %91...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 16a

Jende gehiago kale gorrian bizi

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gero eta jende gehiagok gaua kale gorrian iragaiten du. Ramon Ibeasek, Gasteizko Caritaseko idazkari nagusiak dio prekarietateak gora eginaren ondorioa dela, eta ohartarazi du kale gorriaz gain, anitz direla alokairuko geletan bizi diren familia osoak. Azken urteotan egoera behartsuan direnak gero eta gazteagoak dira, bestalde dio pobreziak emazte profila duela. "Arazoa estrukturala da, azken 60 urteetan ez dugu bidea aurkitu emazteei lekua egiteko". Horrez...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 09a

Euskadiko Pilota Federazioa

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak abenduaren 28an bere ohiko biltzarra egin zuen Iruñean eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza eskubide osoko kide izatea onartu zuen.

Erabakia bi urratsetan hartua izan zen. Lehenbiziko bozketa batean estatutuak aldatzea onartu zuten parte hartzaileek, batzarkideen bi herenen baiezkoarekin. Ondotik, bigarren bozketa batean, Euskal Autonomia Erkidegoa ofizialki kidetzat sartzea onartu zuten.

Ondorioz, hitzarmen honi esker euskal pilotariek...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 09a

Espainiako Pilota Federazioaren helegiteak

Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak (FIPV) Euskadikoaren ofizialtasuna aitortu eta sei egunen buruan, Espainiako Pilota Federazioak jakinarazi du afera auzitara eramanen duela. Honen ustez, erabakia "gehiegikeria nazionalista" da, eta aitzineko artikuluan Gotzon Enbilek egin zuhurtziarako deia egiaztatu da.

Julian Garcia Angulo Espainiako Federazioaren Batzorde Kudeatzailearen presidenteak salatu du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak abenduaren 28ko biltzarra egiteko baliatu...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 09a

2024ko ikusle kopurua Arte Ederren eta Guggenheim museoetan

Urte berriko lehen egunak baliatu dituzte Bilboko Arte Ederren eta Guggenheim museoetako zuzendaritzek 2024ko ikusle kopuruez xehetasunak emateko.

Guggenheim Bilbaok 1.301.343 bisitari errezibitu zituen iaz. Sekula ezagutu dituen maiatz eta ekain hoberenak izan ziren 2024koak, jende kopuruari dagokionez. Uztail eta agorrilak, berriz, orain arteko bigarren hoberenak izan ziren.

Bisitarien jatorri geografikoa begiratuz, %16 Frantziakoak, %8 Alemaniakoak, %7 Britania Handikoak, %6...

Hegoaldean | 2025eko Urtarrilaren 09a

Eskuduntzen aldaketa

Urtats egunetik hona Euskal Autonomia Erkidegoaren esku daude itsas bazterraren kudeaketa eta zinematografia eskuduntzak. Eusko Jaurlaritzaren arabera, zinematografiarena EAEren esku izateak euskarazko zinema sustatzea ahalbidetuko du.

Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak azaldu du hemendik aitzina Eusko Jaurlaritzak lasterrago egin ahalko dituela ikus-entzunezko proiektuetarako laguntzak galdegiteko urratsak, eta euskarazko ekoizpenak sustatzeko baliabide gehiago ukanen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016