Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian, Aragoin eta Balearretan abereen ibiltzea murriztea edota gelditzea aurreikusten da. Kabaletan "mingain urdina" deitzen den eritasuna gehiago hedatua ez dadin. Mingain urdina eritasun birikoa da, mustiken bidez transmititzen dena. Animaliak mugitzeko baldintza jakin batzuk bete beharko dira, eta txertatu abereak baizik ez dira garraiatuko. Nafarroan, Goizuetan eta Beran abere kutsatuaren susmoa bada, laborariak azterketen emaitzen zain...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Automobilgintza Hego Euskal Herriko industria nagusietako bat da. Sektore horrek Nafarroako industriaren saltzeen %24a ordezkatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan %9a. Hego Euskal Herrian, sektore horretan, 26.200 pertsonak baino gehiagok lan egiten du, orotara 190 enpresetan. Mercedes-Benz eta Volkswagen dira konpainia ezagunenak. Baina fakturazio handiena dutenen artean Gestamp, Cie Automotive, TRW Automotive, Irizar eta ZF Aftermarket enpresak ere...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Hego Euskal Herriko enpresen erdiak baino gehiagok osagaiak fabrikatzen dituzte. Hots ibilgailu motordunentzako piezak, osagarriak, moduluak, ekipo elektrikoak edo elektronikoak ekoizten dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) enpleguaren %53a sektore horretakoa da eta %54 Nafarroan.
Horietako anitzek Mercedes-Benz eta Volkswagen enpresentzat lan egiten dute, bertan sortzen denaren zati handi bat esportatzen da. Alemania da Hego Euskal Herriko automobilgintzaren...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Automobilgintzaren sektoreak pisua galdu du bi herrialdetan. 2010etik, Alemaniara ala Frantziara esportatu ekoizpena %30 eta %32 artean jautsi da. Aldiz, Estatu Batuetara egin salmentak igan dira eta esportazioei dagokienez hirugarren herrialdea da. Alabaina, Donald Trump AEBko presidente izateak eta muga-zergak jartzeko duen asmoak ezinegona eragin du. Europako produktuei ezartzen zaizkien kargei Kanadako eta Mexikoko produktuei jarri asmo dizkien %25eko tasak gehitu behar zaizkie. Hego...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Mediku eskasa salatzeko, Baztan aldean mobilizazioek jarraitzen dute. Urrats bat egina izan dela onartzen badute ere, beharrari buru egiteko gehiago eskatzen dute, gaur egun bi mediku badira bainan gutienez beste mediku baten beharra badela errana da, bai eta pediatra batena ere. Galdatzen dute medikuak egon eta lurraldean finka diten. Herritar elkarteek heldu den urtarrilaren 8ko mobilizazioa deitu dute.
...Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 19a
Iruñeko Euskalgintzak, manifestatzeko deia zabaldu du, Herriko Etxeari eskatzeko auzo guzietako eskoletan euskarazko murgiltze ereduko eskaintza bermatzea, "Udala, entzun, Iruñea euskaldun" eta "Haur eskolak euskaraz" lemapean. Aldarrikatu dute: "Haurren hizkuntza-eskubideez hitz egiteko garaia da". Iruñeko auzo anitzetako eskoletan euskarazko eskaintzarik ez dagoela Iruñeko Euskalgintza plataformak salatu du.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016