Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Bizkaiko Foru Aldundiak beterik dauzka bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak artatzeko lurraldean dituen 16 zentroak. Foru erakundeak larrialdiko laguntza dispositiboa aktibatzea erabaki du. Argitaratu duenez, egunean batez beste hiru atzerritar adingabe Bizkaira heltzen dira, bide ezberdinak erabilita. Gurasorik gabe datozen haurrak artatzeko, Bizkaiko zentroetan 602 adingabe dira. Aldundiak aurten lau zentro berri zabaldu ditu, baina ez da...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Eusko Jaurlaritzak 2025eko urtarrilaren 1etik harat hartuko du bere gain Renfe hurbileko tren zerbitzuen eskumena. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urtean 23 milioi bidaiarik erabiltzen dute zerbitzua. Datorren urtean indartuko ditu Miranda Ebro (Burgos) eta Altsasu (Nafarroa) lotzen dituen lineak. Bide berean, Karrantzaren eta Bilboren arteko lotura ere sendotuko du. Renferekin akordioa lortu da egunero eta asteburuetan zerbitzu berriak ezartzeko, bai eta hainbat ibilbide luzatzeko. Tren...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Eusko Jaurlaritzak plazaratu azken soziometriak agertu datuak dira. Egungo egoera ekonomikoaz zein politikoaz galdetu zitzaien herritarrei. Denera telefonoz 3.030 elkarrizketa egin dira.
Egoera politikoaz galdetuta, hamarretik 6,6k adierazten dute ona dela. Balorazio hori ez da aldatu 2021etik.
Zerbitzu publikoei buruz, galdetutakoen %70ek uste dute Erkidegoko zerbitzu publikoak onak edo biziki onak direla, %36k uste dute datozen urteetan hobetuko direla. Aldiz %28k adierazi...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Eustat euskal estatistika erakundeak argitaratu txostenak, administrazio publiko guziek egin gastu arrunta neurtzen du, bai eta nahitaezko eta borondatezko osasun-aseguruek eta etxe bakoitzean zuzenean egin ordainketak ere. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023an, osasun-gastua 8.554 milioi eurokoa izan da, hau da Barne Produktu Gordinaren %9,2 (biztanleko 3.882 euro), aitzineko urtean baino %5,4 gehiago.
...Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Donostiako etxebizitzaren metro karratuaren batezbesteko prezioa berriro igan da, 5.613 eurora heltzen da, %4,6 iazko igoerarekin konparatuta, Gipuzkoako etxebizitza garestiena da.
Lurralde osoan, metro karratuko prezioak ere gora egin du, %0,5 uztailetik irailera. Urtebeteko tasak, gainera, %2,2 gora egin du eta 3.496 euroko batezbestekoan kokatu da.
Higiezinen negozioari dagokionez, Gipuzkoan hirugarren hiruhilekoan 1.971 salerosketa izan dira, bigarren eskuko 1.760 etxe eta...
Hegoaldean | 2024ko Abenduaren 05a
Bestalde, merkatu librean etxebizitza bat alokatzeak batez beste Euskal Autonomia Erkidegoan 754,3 euro balio du hilabetean. Baina alde handiak dira eremuen arabera, 2.500 biztanletik beherako herrietan batez besteko errenta 606 eurokoa da eta hiriburuetan 911,3 eurokoa da. Etxebizitza horien %14,1 Araban dira, Gipuzkoan %36,1 eta Bizkaian %49,8.
Bigarren hiruhilekoan eratutako kontratuen batezbesteko zenbatekoa 807,2 eurokoa izan da, 2023an baino %4,6 gehiago (771,5 euro)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016