Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Iruña-Veleian (Araba) zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Arkikus enpresako Javier eta Iker Ordoño anaiek eta egin dituzten ikerketei buruzko xehetasunak eman dituzte Gasteizko Probintziako Jauregian. Aurkikuntza "oso esanguratsua" dela baieztatu ondoan, zehaztu dute zirkua ez dela gune hartan aurkitu duten egitura bakarra: etxebizitzen, plazen eta karriken aztarnak ere ba omen daude.
Iruña-Veleiako aztarnategiaren 251 hektarearen gainazala ikuskatu dute, eta zehazki,...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Orain arte Mondragon taldearen lehendakari izan den Iñigo Uzin erretretara joan denez, Pello Rodriguez-ek hartu du haren lekukoa. Korporazioaren kongresua iragan da uztailaren 17an Bilboko Euskalduna jauregian, eta karia horretara eman dute berria.
Halaber, kongresuko 650 konpromisarioek, hots, taldea osatzen duten kooperatiba guzietako ordezkariek, 2025etik 2028rako plana onartu dute, ondoko lau urteetako bide orria izanen dena.
Rodriguez-ek azaldu du taldeko enpresak...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Badu jadanik zenbait urte "Palacio de Aroztegia SM" enpresak proiektu urbanistiko handia abiatu zuela Lekarozen. Zehazki, luxuzko 228 etxebizitza, golf zelai bat eta lau izarreko hotel bat eraiki nahi zituen 350 biztanleko herri horretan. Egitasmo horren kontrako protestak eta kanpaldia antolatu zituzten herritarrek 2021ean. Kanpaldian parte hartu zutenetako 7 lagun auziperatuak izan ziren eta joan den astean jakin da orotara 20 urteko presondegi zigorra eta 56.000 euroko isuna galdegin...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Imanol Pradales EAEko lehendakariak iragarria zuen sindikatuekin bilkurak eginen zituela. Horietako lehena Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiarekin eta Amaia Muñoa idazkari ordearekin izan da joan den ortziralean Ajuria Enean. Biltzarretik landa, Mitxel Lakuntzak azalpenak eman ditu prentsaren aitzinean.
Hasteko, ohartarazi du ELA eta lehendakariaren arteko harremana berreskuratu dela, Urkulluk sindikatu honekin biltzeari uko egin zionetik ez baitzen harremanik izan.
Honela...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 25a
Izaskun Arrue izeneko kulturgunea zabaldu dute Gasteizen, Errementari karrikan. Egitasmoa aurkeztean hitzeman bezala, "proiektu kultural integrala" da, "euskaratik eta euskaraz". Areto nagusia, eszenatoki handia, ostalaritza zerbitzua eta lan eremuak ditu, bertzeak bertze. Kulturgunea eraikitzeko, Ruiz de Bergara jauregia zaharberritu dute.
Lehen egun hauetan, bisita gidatuak antolatu dituzte, tokiaren ezagutza egin nahi dutenentzat. Geroago, urte osoan jarduera desberdinak izanen...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Urtero bezala, Eustatek 2023ko familien gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. Erkidegoko etxeko batezbesteko gastuetan oinarritu datuak dira. Bana beste familia batek, iazko urtean orokorki 34.331 euroko gastuak ukan ditu, inflazioak bere gorakada egin aitzin %4z emendatu dira. Horra nola banatzen diren: etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak: 12.849 euro (+%4,5), janaria eta alkoholik gabeko edariak 5.714 euro (+%5), osasuna 1.272 euro (+%5,8), aisialdiak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016