Hegoaldean | 2024ko Urriaren 31a
Greenpeace talde ekologistak salaketa pausatu du Auzitegi Nazionalean, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren kontra, Urdaibaiko Biosferan Guggenheim museo berria eraikitzeak Kostaldeko Legea urratzen duelakoan. Zehazki, Muruetako padura edo inta eremu gerizatua 100 metrotik 20ra murriztuko dela salatzen du erakunde ekologistak.
Gerizatua den eremua ez errespetatzeak ez luke bakarrik Kostaldeko Legea urratuko,...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 31a
Donostian bada elkarte bat, Kaleko Afari Solidarioak (KAS) deitzen dena. Izenak dioen bezala, talde honek afariak banatzen dizkie etxerik eta baliabiderik ez duten jendeei. Hiru gune desberdinetan ematen dira afari horiek: Egia auzoan, Amaran eta Alde Zaharrean. Joan den astean, polemika handia piztu da karitatezko ekintza horren inguruan.
Urriaren 21ean, astelehena, ekimen solidarioaren kontrako elkarretaratzea egin zen, neholako baimenik gabe. Hastapen batean, segurtasun gehiago eta...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 31a
Gernikako Estatutua 1979ko urriaren 25ean onartua izan zen, duela 45 urte beraz. Urteburu horren karietara zabaldu duen mezu batean, Imanol Pradales EAEko lehendakariak baieztatu du urrats hura "jauzi kualitatiboa" izan zela, "diktaduratik demokraziara, zentralismotik autogobernura" pasatzea ahalbidetu zuena. Halaber, gaur egungo Euskadi 1979koa baino hobea dela segurtatu du lehendakariak. Hala ere, 45 urte pasatu ondoan, Pradelesek uste du autogobernurako "jauzi kualitatibo berri bat"...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 31a
Gernikako Estatutuak 45 urte bete eta biharamunean, Lehendakaritzako iturriek jakinarazi dute Lankidetzarako Bitariko Batzorde Iraunkorra azaroaren 6an elkartuko dela Madrilen, eskualdatzeko dauden 29 eskumenen transferentzia akuilatzeko xedez. Bilkura horretan parte hartuko dute Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Batzar hau irailaren 20an bi agintariek hartu engaiamenduaren emaitza izanen da.
Azaroaren 6an landuko...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 31a
Aralarko Done Mikel santutegiak eraso bat jasan du urriaren 26ko goizaldean. Nafarroako Eliza katolikoak salatu duenaren arabera, ezezagun batzuk juduen ikur den Daviden izarra margotu dute atean, eta "jude" idatzi dute izarraren azpiko aldean. Gero, su eman diote ateari.
Elizak deitoratu du "Nafarroako zentro espiritual zaharrenetako eta errorik handienetako batek" erasoa jasan izana. Foruzaingoak, bere aldetik, gertakaria lehenbailehen argitzeko esperantza du, eta "tolerantziaren eta...
Hegoaldean | 2024ko Urriaren 24a
"Langileen pobrezia zer da? Lan egitea hilabete hondarrera helduz nahiko soldata ez denean". Goiburu honen pean, Oxfam erakundeak publikatu berri duen ikerketak utzi dituen irakaspenen arabera, Espainiako estatuan Nafarroa da langileen pobrezia tasa (%6,3) apalena duen erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa du atzetik (%6,6). Konparaketa egiteko, espainiar estatuan kasik hiru milioi langile bizi dira pobrezia egoeran (%1,7).
Txostenak dio laborantzan eta etxeko lanetan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016