Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a

Maria Jesus San Jose sailburuaren ihardukitzea

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Maria Jesus San Jose sailburuak aurrekontuak zertara bideratuko dituzten aurreratu du. Adierazi du: "Zerbitzu publikoa indartzea, espetxeen kudeaketa eta biktimen arreta hobetzea eta memoria osoa garatzea dira gure helburuak". ETAko presoei eskainitako hirugarren graduei buruz adierazi du "legeari jarraikiz" emanen direla.

Memoriaren afera ere hartu du hizketa gai, eta horren inguruan aurreratu du "hausnarketarako memoria kritikoa"...

Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a

Arabako batzar nagusietan bat egin dute EH Bilduk eta EAJk

Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietan egin zuten bezala, Gernikako Estatutua osorik betetzea eta Euskal Herriak estatus politiko berria izan dezan existitzen duen testua onartu dute. PSE-EEk, PPk eta Voxek kontra bozkatu dute eta Elkarrekin Araba abstenitu da. Gisa berean EH Bilduk eta EAJk Arabako batzar nagusietan ere bat egin dute, Gernikako Estatutua osorik betetzea eta Euskal Herriak estatus politiko berria izan dezan aldarrikatzeko. Onartu dokumentuak, besteak beste, nazio...

Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 21a

Helduen alfabetatzearen arrakasta

HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak oraindik ez ditu eman ikasturte honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietan matrikulatu diren ikasleen datuak, biltzen ari dira, behin bilketa osatu eta, datuak aurkeztean balorazioa eginen dute. Berria egunkariak jakinarazi duenez, ikasturte honen hasieran nabarmen emendatu dira A1 mailan izena eman duten ikasleak, %30 inguru. Datu osoak oraindik jakinarazi ez arren, adierazi dute aurten 5.300 inguru direla,...

Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a

Juan Mari Beltran sariztatua

Juan Mari Beltran musikari eta ikerlariak eskuratuko du aurtengo Manuel Lekuona saria. Sari hau Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1983an, euskal kulturaren alde ari edo ari izan direnak goresteko. Beltran saritzeko erabakia hartu duen epaimahaiak azaldu du haren lana "dibulgazio multidimentsionala" izan dela: "Txikitik unibertsalera joan da. Izan ere, instrumentu familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen laguntzen du".

Halaber, epaimahaiak dio Beltranek...

Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a

Mendietxe museoa

Joan den astean zabaldu dute Azpeitian, Alex Txikonen eta Soraluze familiaren lankidetzatik mendizaletasunari aterpe emateko sortu den Mendietxe museoa. Alex Txikon alpinista profesionalak kudeatzen duen Mendiaren Etxea irabazi asmorik gabeko elkarteak sustatu du museoaren proiektua. Erakustoki honen xedea da mendizaletasunaren historiari buruzko baliabide didaktikoa eta dibulgatzailea publikoaren esku ezartzea.

Mendietxe museoak mundu mailako zenbait alpinisten balentriak biltzen...

Hegoaldean | 2024ko Azaroaren 14a

"Arabako Mahastiak" izendapenari ezezkoa

Kronika honetan behin baino gehiagotan aipatu ukan dugu "Arabako Mahastiak" izendapena sortzeko ahaleginetan ari dela ABRA Arabar Errioxako Upategien Elkartea. Izendapen horren sortzearen kontrako helegitea pausatu zuen duela zenbait hilabeteErrioxa jatorri izendapenaren Kontseilu Arautzaileak.

Joan de astean, EAEko Auzitegi Nagusiak helegite hori onartu du. Luis Angel Garrido epailea buru duen Gizarte arloko Salak aurkeztu duen txostenean aipatzen da, bertzeak bertze,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016