Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Jon Hernandez Sumar alderdi politikoko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezan eskatuz. Gaualdien gaineko zerga proposatu du, bisitari gehien dituzten herrietan. Hernandezek azaldu duenez, proposamenaren helburua turismoak sortzen dituen gastu gehigarriei aurre egitea litzateke, garbiketa, garraio eta segurtasun zerbitzuekin lotu gastuak, besteak beste. Hernandezek gogoratu du EAJk, PSE-EEk eta PPk behin baino...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakari berriak jakinarazia du osasun arloa lehenetsiko duela eta arreta berezia eginen diola. Arnaldo Otegi, EH Bilduko bozeramaileak, posible ikusten du Eusko Jaurlaritzarekin osasun ituna adostea. Badaki akordioa ez dela %100ean EH Bildu alderdiaren gustukoa izanen, baina aurrera egin beharra defendatu du. EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gaineratu du: "Gauzak ezin dira okerrago egin, hortaz hobetu egingo dira". Lehendakari...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Euskal Autonomia Erkidegoko laborariei Eusko Jaurlaritzak 40,3 milioi euroko diru laguntzak ematea onartu du. Orotarat zuzeneko laguntzak 7.112 laborarik eskuratu dituzte: 1.634k Araban, 2.546k Bizkaian eta 2.932k Gipuzkoan. Zenbateko guziaren erdia baino gehiago Arabari dagokio (22,8 milioi euro), %24 Gipuzkoari (9,6 milioi euro) eta %19 Bizkaiari (7,8 milioi euro). Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak falta diren diru laguntzak ordaindu ditu eta 2023an laguntza eskatu...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Joan den astean dozena bat izurde agertu dira Pasaiako portuko uretan. Badiaren erditik egin dute igerian. "Arrainen atzetik dabiltza" diote adituek. Bizilagunen artean arrain horiek itsasotik portura taldean sartu direlarik ikusmina sortu du. Batzuk argazkiak atera dituzte, besteek bideoak eta ontzi ttipia zuten batzuk erabaki dute itsasora ateratzea, izurdeak hurbil-hurbiletik ikusteko. Animaliak beldurtu egin dira eta Oiartzun ibaiaren ahorantz abiatu dira, bai eta Lezo eta Errenteria...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Espainiako estatuko erkidegoek bidaiderik gabeko 400 adingabe migratzaileren borondatezko banaketa adostu dute. Baina Espainiako Gobernuak dagoeneko ohartarazi du kopuru hori ez dela nahikoa, gaiari lege aldaketa batekin lortzeko premia berretsi du. Aurrez iragarri bezala, Hego Euskal Herrira 33 adingabe migratzaile helduko dira, 18 Euskal Autonomia Erkidegora eta 15 Nafarroara.
Demografikoko Nerea Malgosa jaurlaritzako sailburuak azpimarratu duenez, migrazioaren fenomenoa, baita...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 18a
Azti euskal zentro zientifikoak egin ikerketa baten arabera, antxoak egoera onean jarraitzen du. Antxoaren biomasa Bizkaiko golkoan 143.000 tonakoa da. Hain zuzen ere, espezie horren jasangarritasuna bermatzen duen batezbesteko historikoaren gainetik da beraz. Eusko Jaurlaritzakjakitera eman duenez, Bioman ikerketa zientifikoaren behin-behineko emaitzak dira. Horren arabera, datuek argi adierazten dute gure lurraldean antxoak egoera onean jarraitzen duela, gogoan izanda arrantzarako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016