Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a
Sailburu berriak 43 eta 64 urte artekoak dira, Imanol Pradales bizkaitarrak gidatuko duen gobernu berria zazpi emaztek eta zortzi gizonek osatzen dute, zazpi gipuzkoar, bost bizkaitar eta arabar bakar bat. Bi sailburu kanpoan sortuak izanik ere, Perez Iglesias Salamancan eta Hurtado Madrilen, Euskal Herrian bizi dira azken hamarkada luzetan. Lehen lehendakariordea emaztea izanen da, Ibone Bengoetxea eta bigarrena Mikel Torres.
Iragan astean Imanol...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a
Javier Hurtado turismoko sailburuak eta Daniel Solana Basquetour agentziako zuzendariak Ibiltur 2023 txostena aurkeztu dute. Euskadiko turismo egoitzetan egin 24.000 inkestetan oinarritu ikerketa da. Euskadi bisitatzen duten turisten profila zein den jakiteko, azterketa osoa eskaintzen du.
Besteak beste, txostenak nazioarteko turismoaren gorakada agertzen du. 2023an, maiatzetik irailera, nazioarteko turista gehiago etorri dira Euskadira, espainol estatura baino. Bisitarien...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a
Ikastolen Elkartea osatzen duten 114 ikastolek Iruñean batzarra egin dute, heldu diren 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak plantan jartzeko. "Biharko ikastolak, biharko Euskal Herria eraikitzeko" lelopean, erabaki estrategikoak aztertzeko eta etorkizuneko ildo berriak finkatzeko aritu dira. 15 urte pasa dira jada ikastolek azken batzarra egin zutenetik. Oraingo honetan,...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a
Estatuko Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu kontsumorako prezioen indizearen maiatzeko datuak, esanguratsuak dira: urtea hasi zenetik, hotelak %24,9z garestitu dira, hegaldiak %6,6z, kanpinak %4,7z eta Estatu barneko pakete turistikoak %4,9z. Gehien kariotu dena, pertsonak itsasoz garraiatzea da, iaz baino %22,2 gehiago.
...Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a
Eusko jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzen duen dekretua onartu du, espeziaren ustiapen jasangarria bermatzeko 2022/2023 denboraldira arte, angularen kirol arrantza baimenduta bazen ere, aingiraren egoera kontuan hartuta, angularen aisialdiko arrantza debekatu egin zuten. Zehazki, angularen arrantza jasangarria delakoa sortzea proposatu du dekretuaren bidez, harrapaketa mugatuak eta kontrolatuak.
Erkidegoan angula arrantzatzeko lizentzia...
Hegoaldean | 2024ko Uztailaren 04a
Garde inguruan (Nafarroa) pertsona batzuek hartz bat ikusi dute. Oraindik gorabeherarik izan ez den arren, egoera horrek Erronkariko kabala hazleko erakunde eta profesionalen artean kezka sortu du.
Ingurumen eta Abeltzaintza Departamentuak, animaliaren arrastoak bilatzeko, bere langileak mobilizatu ditu, laborariei laguntza eskaintzeko. Aurten hartz bakar baten ekintzari egotzi hiru eraso izan dira, hazle baten sei ardi hil zituen. Abeltzain berak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016