Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 27a

Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria

Ekainaren 20an izendatua izan da Eusko Jaurlaritzako lehendakari berria. Imanol Pradales jeltzaleak hartuko du Iñigo Urkulluren lekukoa, EAJ eta PSE-EEko kideen 39 boz eskuratu baititu, hots, gehiengo osoa. Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak, berriz, 27 boz bildu ditu, koalizio abertzaleko kideenak. PP, Sumar eta Vox alderdietako kideek ez dute hautagai horietako bakar baten ere alde bozkatu.

Pradalesek lehendakari izatea aitzinetik segurtatua bazuen ere, EH Bilduko...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 27a

Lehendakari berriaren zin egitea eta Jaurlaritza osatzea

Lehendakari gisa gehiengo osoz hautatua izan eta bi egunen buruan, ekainaren 22an, Imanol Pradalesek ofizialki kargua hartu du Gernikako arbolaren azpian zin egin ondoan. Iñigo Urkulluren eskutik errezibitu du aginte-makila. Pradales demokrazian gobernatzen duen seigarren lehendakaria izanen da.

Karguaz jabetzea Gernikako Batzar Etxean iragan da, ekitaldi solemne baten bidez. Han izan dira Legebiltzarra osatzen duten 75 legebiltzarkideak eta erakundeetako eta euskal jendarteko...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 27a

Fermin Muguruzaren nazioarteko bira

Fermin Muguruzak munduan barna eramanen ditu bere musika eta kantuak 2025ean. Bira Tenerifen abiatuko du, urtarrilaren 18an. Handik landa, Bartzelonako Palau Sant Jordin ariko da, urtarrilaren 24an. Otsailaren 15ean Madrilgo Wizing Center aretoan aurkeztuko du kontzertua.

Ondoko saioak Galiziako Santiagon (03/15), Parisen (03/21), Bordelen (03/22), Okzitaniako Tolosan (03/28), Marseillan (03/29), Zurichen (04/12) eta Berlinen (04/16) izanen dira.

Maiatzean, Ameriketara joanen da,...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a

Hiltzerako laguntza eztabaidan

Hegoaldean ere nahitara hiltzeko laguntza eztabaidan da. Iaz Nafarroan bederatzi emazte eta gizonek erdietsi zuten hiltzeko laguntza. Hogeita lau eskaera egin zituzten, baina hamalauk Berme eta Ebaluazio Batzordearen aldeko txostena ez zuten ukan. Eskaera gehienak eritasun neurologikoengatik eta onkologikoengatik eskuratu ziren.

Zenbait arrazoirengatik 14 eskaera atzera bota zituzten, paperak egin bitartean 9 kasutan pertsonak hil egin ziren, osasunak okerrera egin baitzuen edota...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a

"Duguna" dantza-taldeak Sanferminetako txupinazoa botako

Aurten, Duguna Iruñeko herri dantza taldekoek Udaletxeko plaza balkoitik txupinazoa ikusiko dute. Dantza taldeak botako du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Egin den galdeketan 10.159 iruindarrek botoa eman dute eta Duguna dantza taldeak 3.971 herritarren babesa ukan du. Joseba Asiron alkateak dantzariak zoriondu ditu: "Uztailaren 6an txupinazoa jaurtiko dutenek, guziak ordezkatzen gaituzte". Duguna dantza taldearen ibilbidea duela 75 urte hasi zen, 1949ko azaroan Sanfermin egunean. Hamasei...

Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 20a

Europar hauteskundeak: sozialistak garaile

Hego Euskal Herrian, Europako Parlamenturako boz gehien Alderdi Sozialistak lortu ditu: 300.272 boz. PSOE Araban, Bizkaian eta Nafarroan lehen indarra izan da.

Araban - Alderdi Sozialistak 36.469 boto eskuratu ditu. EH Bildu bigarren indarra agertu da 27.026 botorekin. PP hirugarren da 22.351 botorekin eta EAJ-PNV laugarren gelditu da 19.149 boz bilduta. Vox-ek bosgarren lekua eskuratu du 5.016...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016