Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Ipar eta Hegoaldeko laborariek 24 orenez Biriatuko muga trabatu dute, ekainaren 3an hasi eta biharamun goizeko 10ak arte. Astearte goizean traktoreek bidea libratu dutelarik, bezperatik gelditurik zeuden kamioiak pasatzen hasi dira, eta horrek sekulako auto lerroak sortu ditu autobideetan.
Arazo handienak A-15, AP-1 eta AP-8 autobideetan izan dira. Protesta gelditu eta oren baten buruan, Irundik Urnietaraino 25 kilometroko auto lerroak osatuak ziren. Ondoko orenetan, egoerak makurtzen...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Duela hiru urte sortu zen Ekida egitasmoa, artea ikuspegi sozialistarekin lantzeko xedez. Aurten, lehen aldizkoz, Ekidak Arte Eskola Sozialista izeneko ikastaldia antolatu du. Uztailaren 24tik 27ra iraganen da, Donostiako Zentro Sozialistan. Ikastaldi horietan, artearen bi adar jorratuko dituzte: alde batetik, muralismoa eta arte bisualak eta bertzetik arte eszenikoak eta antzerkia. Antolatzaileen arabera, gaitasun artistikoen garapena sustatzeko parada emanen dute ikastaldiek, horietan...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Erandion (Bizkaia) kokatua den Indumetal Recycling enpresak tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak birziklatzen ditu, baina Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ingurumenaren kontrako delitu batengatik zigortu ditu, enpresa bera eta haren lau arduradunak.
2008 eta 2018 artean Enpresako presidenteorde eta zuzendari nagusi izan zirenak bi urteko presondegi-zigorrera eta 19.500 euroko isuna pagatzera kondenatuak izan dira, auzipetuekin adostutako epai baten bidez. Halaber, zazpi...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Euskararen gaur egungo egoerari buruzko txostena igorri dio Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunari, euskarak Europan ofiziala izateko baldintzak betetzen dituela erakutsiz. DokumentuakEAEn euskarak dituen baliabideak, azpiegiturak eta gaitasunak zehazten ditu. 2022an Irlandako gaelikoaren ofizialtasuna aldarrikatzeko erabili ziren aitzin-baldintzetan oinarrituz osatu du txostena Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak.
Halaber, maiatzean bertze galde bat igorri zuen Jaurlaritzak Europara,...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 13a
Patxi Ezkiaga elizgizon eta idazle ezagunaren ospeak inarrosaldi handia bildu du joan den astean, Marisol Zamora donostiarrak haren kontrako sexu-abusu salaketa egin ondoan.
Salaketaren abiapuntuak maiatzaren 31ko El País egunkarian du iturria, egunkari honek eliza eremuan egin sexu abusuei buruzko txostena agertu baitzuen. Hor aipatua zen, bertzeak bertze, Marisol Zamoraren salaketa publikoa. Marisolek azaltzen du nola Ezkiagak sexu erasoak egin zizkion 8 urte zituenetik 13...
Hegoaldean | 2024ko Ekainaren 06a
Vatikanoak Mario Iceta Burgoseko artzapezpikua komisario pontifikal izendatu du. Belorado, Urduña eta Derioko monasterioetan botere osoa ukanen du, administrazio, erlijio eta ondare erabakiak hartzeko orduan, eremu zibileko legezko ordezkaritza barne. Komentu horietako klaratar serorek maiatzaren 13an jakinarazi zuten Eliza katolikotik atera zirela. Vatikanoak, Pablo de Rojas kanporatu apezpiku faltsuari eta Jose Ceacero Pia Union Sancti Pauli Apostoliaren bozeramaileari,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016