Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 23a
1938ko maiatzaren 28an frankisten eskutan izandako Nafarroako San Kristobal gazteluan ziren presoek ihes egin zuten. Frankistek harrapatu eta mendian 206 preso hil zituzten. Lagun iheslari horietarik batek, Jovino Fernandezek, 13 egun mendian pasaturik, Urepeleraino heltzea lortu zuen. Gertakariaren oroitzapenetan, Urepeleko plazan monolito bat ezarria izan da, ihesaldiaren xehetasunekin.
...Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
Bizkaiko Berango herrian badago XV. mendeko dorretxe bat, Otxantegi izenekoa. Berangoko Udalak eraikina eta inguruan diren zortzi hektareako eremuak begiztatuak ditu etxegintza proiektu handi bat egiteko. Baina 2022ko apirilaz geroztik Otxantegi Herri Lurra taldeko kideek okupaturik ukan dute gune hori, laborantzako lur emankorrak baititu. Denbora horretan, barazkiak, zerealak eta lekaleak ekoitzi dituzte ekintzaileek. Dorretxea, berriz, Erdi Arokoa da, eta "balizko arkeologia gune"...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
Euskal Herriko Unibertsitateko campus nagusietan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Palestinaren aldeko kanpaldiak egiten hasi dira ikasleak maiatzaren 7an, munduan barna izaten ari den mugimendua segituz.
NUPen, adibidez, mintzaldiak, elkartasun argazkiak eta bertze zenbait ekimen plantan ezarri dituzte. Israel genozidatzat salatzen duten pankartak prestatu eta agerian ezarri dituzte Arrosadiako campusean. Bertze euskarri batzuetan, Palestina pairatzen ari den erasoan Mendebaldeko...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
ELA, LAB, CC.OO., UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek maiatzaren 17an mobilizatzera deitu dituzte herritarrak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta lantokietan, "Gazako genozidioaren amaiera" aldarrikatzeko eta Palestinako herriari elkartasuna erakusteko.
Zabaldu duten agiriak hau dio: "Palestinak eta bereziki Gazako Zerrendak benetako genozidioa bizi dute Israelen aldetik, AEBk, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
Hego Euskal Herriko hiriburuetara sartzea ez da ibilgailu guzientzat haizu izanen etorkizun hurbilean. Alabaina, 50.000 biztanle baino gehiagoko udalek emisio gutiko eremuak plantan ezarri beharko dituzte, kutsadura murrizteko.
Araua ekainaren 15ean sartuko da indarrean Bilbon. Ondorioz, kutsadura gehien eragiten duten autoak ez dira sartzen ahalko Bizkaiko hiriburura. Laster, neurri berak bete beharko dituzte Donostiak, Gasteizek, Iruñeak, Barakaldok eta Irunek.
Bilboko Udal...
Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 16a
Donostian aurkitzen den Zubietako erraustegia eraikitzeko mementoan, mesfidantza frango eta protesta mugimendu handiak sortu ziren herritarren aldetik, ingurumenarentzat ondorio kaltegarriak ekarriko zituela beldur baitziren jendeak. GuraSos plataformak zazpi eginahalak egin zituen proiektua gauzatu ez zedin.
Osakidetzaren barne den Biogipuzkoa osasun ikerketen institutuak erraustegiak inguruko biztanleen osagarrian izan duen eragina aztertu du eta ikerketaren emaitzak agertu ditu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016