Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

Langabeziaren bilakaera EAE-n eta Nafarroan

Hego Euskal Herriko langabezia zertan den erakusten du Espainiako Estatistika Institutuak zabaldu berri duen inkestak. Honen arabera, lanik gabe daudenen kopurua emendatu da EAEn, Nafarroan, aldiz, apaldu da.

Urteko lehen hiruhilekoan, EAEn %8,53ra igan da langabezia tasa. Martxo hondarrean iazko abenduan baino 22.100 lagun gehiago zeuden lanik gabe. Nafarroan, ordea, egoera arras bestelakoa da, langabezia %8,82ra apaldu baita. 2023ko abenduan baino 1.500 langabe gutiago daude...

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

Makusi sortu da

Haur eta gaztetxoentzat euskarazko unibertso digitala sortu du EITB taldeak, Makusi izenekoa. Euskarazko lehen plataforma digital hau gisa guzietako pantailetan ikus daiteke: sakelako telefonoan, tabletetan, webguneetan eta telebista konektatuetan. Ordenagailu bidez Makusin sartzeko bidea www.makusi.eus da. Mugikorretik edo tabletatik sartzeko, berriz, aplikazioa urririk deskarga daiteke Google...

Hegoaldean | 2024ko Maiatzaren 02a

Gernikako bonbardaketaren 87. urtemuga

Joan den ortziralean bete dira 87 urte Gernika bonbardatu zutenetik. Karia horretara, ekitaldi frango antolatu dituzte herrian, biktimak omentzeko. Horietan parte hartu dute Iñigo Urkullu, jarduneko lehendakariak eta Memoria Demokratikoaren Espainiako ministro Angel Victor Torresek.

Eguneko lehen ekitaldia George Steer kazetari britainiarraren omenez egin dute, gizon honek bere kronikekin frankistek Gernikan egin sarraskia ezagutarazi baitzion munduari.

Eguerdian, Bakearen...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

Euskadi: legebiltzarrerako hauteskundeak

Lerro hauek idaztean emaitza ofizialak ez dira jakinak, kontaketak ez baitziren arras bururatuak. Beraz hemen aipatu emaitzak arretarekin hartu behar dira aldatzen ahal baitira. Dena den inkestek erakusten zutena gertatu da: EH Bildu eta EAJ-PNVren arteko berdinketa. Bakoitzak 27 hautetsi erdietsi lituzke, PSOE sozialistek 12 aulki.

Botoen aldetik PNV-k lortu du boto kopuru handiena, %35,16rekin.EH Bilduk %32,7rekin sekulako punpea egin du, botoen aldetik 30.000 inguru gehiagorekin....

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

54.559 boto posta bidez

Duela lau urte, aurten baino %52,8ez handiagoa izan zen posta bidez bozkatu zutenen kopurua, baina pandemia garaia izan zen, beraz datuak ezin dira konparatu. Igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 54.559 pertsonek posta bidez bozkatu dute. Horrek erran nahi du bide hori hautatu duten boto-emaileen kopuruaduela lau urtekoa bainotipiagoadela.

...

Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 25a

Hautagaiei kontra egin erasoak

Erasoa Barakaldon gertatu zen, mitina bururatu berritan eta EiTBko hauteskunde eztabaidara zihoala, 49 urteko gizon bat Pradalesen gana (PNV) hurbildu zen eta piperbeltz gasa bota zion. Lehen informazioen arabera, erasoak ez zuen motibazio politikorik. Barakaldon arrastatu gizona epailearen aitzinera eramana izan da.

Bestalde martxoaren 20an, Zuzenbideko hainbat ikaslek, Foru Parlamentuko bisita liburuan Chiviteri (PSOE) irain egin zioten. Nafarroako presidentearen kontra egin erasoa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016