Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Euskal Autonomia Erkidegoko indar politikoak, apirilaren 21eko hauteskunde kanpainaren bete betean sartuak dira. EAJk, EH Bilduk eta Voxek Gasteizen abiatu dute kanpaina, PSE-EEk, PPk eta Podemosek Bilbon eta Sumarrek Donostian. Kanpaina hasi da ofizialki, baina ohi bezala alderdiek ostegun arratsalde gauera ekitaldiak aurreratu dituzte. Bi faboritoek, EAJk Imanol Pradalesekin eta EH Bilduk Pello Otxandianorekin, Gasteizen ekitaldiak abiatu dituzte, gaueko bederatzietan lehenengoak eta...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Aztiker-ek egin azterketak ohartarazten du boto gogoak bi hautetsi nagusien artean metatzen ari direla, hots polarizazioa haziz. Zenbaiten arabera EH Bilduk hauteskundeak irabaziko lituzke botoen %34ri esker eta 28-30 aulki erdiets lezazke. Azterketa beraren arabera, PNVko jeltzaleek botoen %33,4 erdietsi lezakete 26-28 aulki berenganatuz. Beste hautagaiak urrun geldi lirateke, sozialistak adibidez botoen %11 eta 11-12 aulkirekin, baina bi alderdi nagusiek ez lukete ez batak ez besteak 38...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
1.500 ardik baino gehiagok hartu dute Ordiziako alde zaharra, Artzain Egunaren ospakizunean. Artzainek negua burutzean zelaietako belardietatik Aralarreko mendilerrora egiten zuten transhumantzia gogoratzeko egiten den ekimena izaten ohi da, Ordiziako Udalak antolatu azoka, Gipuzkoako "Latxadunen" ardi elkartearen, ELEren, Lurgintzaren, Idiazabal Jatorri Deituraren eta Idiazabal Gaztaren Kofradiaren laguntzarekin. Artzain Egunean artaldeak herritik pasatzen direnean ikusmin handiena sortzen...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Arrantzaleak pozik daude antxoaren kanpainaren martxarekin. Azken egunetan euskal kostaldeko portuetan antxoa anitz sartu da. Hondarribian, adibidez 300.000 kilo antxoa saldu dira. Bestalde berdelaren kanpaina ez da hain ona izaten ari.
...Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Udan Saharatik eta Ukrainatik haurrak ekartzen dituzten elkarteek harrera familiak behar dituzte. Bi elkartek aurtengo kanpainan behar baino proposamen gutiago lortu dituzte. "Txernobyl" elkarteak jakinarazi duenez, geroz eta handiagoa da Errusiako armadak udan Kiev erasotuko duenaren susmoa, eta horrek haurren egungo egoera zaildu dezake. Lide Alvarez elkarteko kideak Euskadi Irratian azpimarratu du "kezkatuta gara, oso egoera larrian daude". Eskari horri erantzuteko harrera familiak...
Hegoaldean | 2024ko Apirilaren 11a
Hilabete batean 25 eta 29 urte arteko 4.371 jendek eskatu dute gazteen emantzipazioa bultzatzeko diru laguntza berria. Gazteen emantzipazioa laguntzeko, joan den hilabetean Eusko Jaurlaritza hilabetean 300 euroko laguntza ematen hasi da, baldintzak betetzen zituztenei. Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eman ditu ekimenak orain arte utzitako datuak. Erran duenez, eskatzaileen %52,2 Bizkaikoak dira, %33,7 Gipuzkoakoak eta %14,1 Arabakoak. Guzietatik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016